Guillotineren prototipoa 2015ean sortu zen Ludum Dare 33rako 72 orduetan. XIV. mendearen erdialdean, norbaitek burua moztu dio borreroari! Bizirik dago eta berreskuratu nahi du! Kontrolatu borrero burugabea, etsaiak hil eta burua eta indarrak lapurtu. Joko bitxia da, burua erabili beharko duzu. Joko hau Euskal Herrian girotua dago eta gure folklorea eta mitoak errespetuz lantzen erakusten saiatuko gara.
Publikatze data: 2015Rocky klasikoa zen kasu bakarra software espainiarrean. Baino 1990ean Opera Sports-ek beste boxeo simulagailu bat aurkeztu egin zuen. 3D perspektiba erabat berria duen joko honek garai hartako kirol izar ospetsuaren babesa jaso zuen.
Publikatze data: 1990Egoera jasanezina da. Bahituen bizitzak zure esku daude. Irakiar fanatikoek ez dute errukirik izango zurekin. Baina zure abilezia, kemen eta azkartasunari esker agian XX. mendeko hondamenik handiena ekidin dezakezu. Ezazu atsedenik eman, ezazu eskatu, Kuwaiteko infernuan zaude. Golkoko gerra lehertzear dago eta NBEak batzar diplomatiko bat bidali du irakiarren buruzagietako batekin eztabaidatzera bahiturik dauden atzerritarrak askatzeko eskatzera. Buruzagi irakiarrak amets bat izan zuen non Mahoma agertu zitzaion eta abisatzen zion esanez atxilotuak herrialdetik irteten baziren, arerioen tr...
Publikatze data: 1991