Edozein unetan partida azkar bat botatzeko joko aproposa. Zeinek ez du gustoko bere robota sortzea eta berarekin jolastea? Joko honek uzten dizu piezak biltzen zure robota neurrira eraikitzeko. Robot ezberdinen piezak nahastu edo jarri izaiozu pieza guztiak estilo berdinekoak. Eguneraketa bakoitzean pieza berriak eta sorpresak egongo dira, ez aspertzeko inoiz!
Publikatze data: 2016Sorgina Pirulinaren unibertso magikora bueltatu zaitez, eta berriz topatuko zara euskal mitologiaren pertsonai ospetsuenekin. Ondo pasa ezazu hiru mini-joko ezberdinekin eta zure lagunekin lehiatu zaitez.
Publikatze data: 2017Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete. Gaueko garaitu ezazu: Gaueko gaiztoa itzuli egin da, eta bere botereekin Euskal Herria ilunpean murgiltzeko nahia dauka. Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etzai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz. Puzzleak osatu itzazu: Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatze...
Publikatze data: 2016Jam Rioten Deluxe bertsioa da hau. Oraingoan lagun batekin Global Game Jam 2015eko antolatzaileen aurka borrokatu dezakezu eta jokuaren grafista maltzurra garaitu.
Publikatze data: 2015/03/07Party Hard Global Game Jam 2015ean 48 ordutan buruturiko jokoa da eta Androidera poratua. Zu eta zure lagunak parrandan zaudete baina zombiek gauez lo egitea gogoko dute eta ez dute beraiek molestatzerik nahi. Zu eta zeure lagunekin akabatuko dute bakean deskantsatu ahal izateko. Eragotzi ezazu merezi dutena emanez zure arma kuttunarekin, iltzedun beisbol batea.
Publikatze data: 2015/03/07Biopatrol da Gingko alabartarren proposamen harrigarria. “Txip miragarria” (1987) eta Descent leinuko lehenengo pertsonan gertatzen den ekintza nahasten dituen bideojokoa dugu. Gudu-zelaia: gizakiaren gorputzaren barnealdea. Jokalariak mota askotako esplorazio eginkizunak bete beharko ditu arrakasta lortzeko, mikro-organismoen analisiak eta infekzio eta parasitoen suntsiketa nano-kirurgia prezisioarekin.
Publikatze data: 2015G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.
Publikatze data: 2015/12/09Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...
Publikatze data: 2000Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.
Publikatze data: 2009- Sumendi baten gainean eraikitako kristalezko gela hau zeharkatzea ez da erraza izango, huts egiten den bakoitzean kristalak apurtzen dira eta! Giltza eskuratzeko gai izango zara? - Oraingo honetan taula arraro batzuk izango dituzu aurrean. Ondo begiratu, eta ea simetria-ardatzak aurkitzen dituzun. Ongi erantzuten baduzu sorpresatxo bat izango duzu... - Urrezko zenbakiak eskuratuko nahi dituzu? Horretarako eragiketak ongi egin beharko dituzu! Ez ahaztu tximinoen laguntza ere hor izango duzula! - Gure lagunak hainbat urte psatu ditu kobazulo honetan harrapaturik, baina ez alferrik, azkenean er...
Publikatze data: 2003