Aukeratu bilaketa irizpideak

    1985 2025
      • Akzio-abentura

          Bideo-joko kopurua: 56

          Dementium. The ward

          Dementium jolasak, garunean ebakuntza duen William Redmoor izeneko gizon baten istorioa kontatzen du. Doktorea konturatu zen Williamen burua arriskuan zegoela, eta amesgaiztoetako ametsak sortu zituen, non Williamek amaierara arte borrokatu behar duen loalditik irten arte. Doktoreak Lehen fasea deitzen dio horri. Jokoan zehar, bere emaztea eta alaba hil zituen gizon bat aipatzen da. Langileek uste zuten William zela hiltzailea. Jokoaren amaieran, albistegi batean gizon bat emaztearen gorpuaren ondoan zutik aurkitu zutela dio, pistola bat eskuan zuela. Borroka labur baten ondoren, poliziak...

          Publikatze data: 2007
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: Nintendo 3DS, Nintendo DS
          Gomendatutako adina: 18+
          Adin mugaren arrazoia: Biolentzia
          Irudia

          Arroxa

          Jolas hau GMTK Game Jam 2021erako sortu zuen Ibai Aizpuruak (kodea, jokoaren diseinua, grafikoak, soinuak eta musika). Bildu itzazu izaki arroxak indar horiaren aurka borrokatzeko zure idazmahaiaren erosotasunetik. Arroxa Stop motionen sortutako ekintza-jolas bat da, artisau-materialekin eta umore handiarekin egina. Construct 3 erabili zen joko hau sortzeko. Arroxak 30. postua lortu zuen maila orokorrean eta 16. postua GMTK Game Jam 2021eko aurkezpen-kategorian, 5883 jokotik. Ez dago batere gaizki!

          Publikatze data: 2021
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
          Gomendatutako adina: Denak

          Space Revenge

          Bizitza berri bat ageri zen gure artera.... Planeta berria, hiri berria... Baina erasotuak izan ginen... Eta gurasoak hil zizkiguten. Zorionez Xanderrek jaso zigun. Urte hauk guztiak entrenatzen pasa ditugu, ikasten, hoberenak izatearen helburu bakarrarekin: MENDEKUA Space Revenge akzioa-esplorazioko jolasa da. Egon zaitez prest etsairen basearen auka jotzeko eta hainbeste desiratutako mendekua lortzeko. Goiko perpesktibarekin (top-down), kontrol bikoitzak, joystick bat apuntatzeko eta beste bat mugitzeko, sci-fi giroa eta jolasaren tentsioa barruraino sartzen den soinu banda.

          Publikatze data: 2020
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: Linux, PC W, Steam
          Gomendatutako adina: 12+
          Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

          Ojo por ojo

          Ojo por Ojo Espainiako Game Devs Jam II topaketarako sortu zen eta arte kategoriako hirugarren postua lortu zuen, eskenatoki estetiko bakarrari esker. Hau pasabide ero bat da eta lasterketetan jokatzen duzu. Bost gorputz bildu behar dituzu irabazteko.

          Publikatze data: 2020
          Joku mota: Akzio-abentura, Lasterketa
          Plataforma: HTML5, PC W
          Gomendatutako adina: Denak

          Treasure rangers

          Treasure Rangers-en erronka dibertigarri bat aurkituko duzu. Jokalari bakar batentzat puzzle eta plataformak daude. Bertan, pertsonaia batzuen trebetasunak konbinatu beharko dituzu aurrera egiteko. Lucy, Eric, Roxy eta Randy ezagutuko dituzu. Taldean lan eginez gero, dena da posible! Zerbait gertatzen ari da auzoan! Zulo pila bat nonahi agertzen ari dira, eta suhiltzaileak ere ez dira egoera kontrolatzeko gai. Treasure Rangers-tarrek magiaz betetako kobazulo-sistema bat aurkituko dute auzoko lurpean: askatu zure lagunak, batu zure taldea eta konpondu misterioa!

          Publikatze data: 2019
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: PlayStation 4 (PS4)
          Gomendatutako adina: Denak

          Delta Squad

          Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...

          Publikatze data: 2019
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
          Gomendatutako adina: 16+
          Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

          RoboPair

          Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!

          Publikatze data: 2020
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
          Gomendatutako adina: 18+
          Irudia

          Clonk & Crash

          Bi jokalarik bata bestearen aurka ari behar dute akziozko jolas honetan. Partida bat bukatzen den bakoitzean, galtzailearen robotako zati bat konpontzen du irabazleak. Baldin eta zer konpontzen duzun, robotak salto handiagoak egingo ditu, azkarrago mugituko da edo krisialdi sakonagoak edukiko ditu. Oraindik irabazteko gai aurkitzen al zara nahiz eta boterean desabantailak izan? Has dadila borroka!

          Publikatze data: 2020
          Joku mota: Akzio-abentura
          Plataforma: PC W
          Gomendatutako adina: 18+
          Irudia

          Arreglando el mundo

          Inork ez daki yankiek baino hobeto mundua nola konpondu. Jolas hau hortan datza.

          Publikatze data: 2020
          Joku mota: Akzio-abentura, Arkade
          Plataforma: Linux, PC W
          Gomendatutako adina: 18+

          Copper Trooper

          Jokalariak soldadu talde bat kontrolatu behar du, unitateekin komunikatzeko aukera ematen duen irrati seinalea galdu gabe. Jolasteko modua: egin klik unitate batean, ondoren hau mugitu nahi duzun lekura eta erreproduzitzeko botoia sakatu. Unitate bakoitzak bere gaitasuna du. Soldaduak (berdea)  fusilak dituzte, etsaien gainean klik egiten baduzu edo ikusmen eremuan sartzen badira hauek hil ditzazkezu. Medikuak (zuria) unitateak lagunak sendatu edo berpiztu ditzake, hauetan klikatuz. Ingeniariak (urdina) irrati dorreak konpon ditzake haien gainean klik egiten baduzu. Irratia (horia) irrati...

          Publikatze data: 2018
          Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: Denak
          Irudia