Madarikazio batek herria hartu du eta basoko espirituaren bila joatea erabaki dute haiek lagunduko dituelakoan. Espirituak badaki zer egin behar duen, edabe magiko bat prestatu behar du herria askatu ahal izateko baina… ez ditu behar dituen osagai guztiak. Hiru falta zaizkio! Neba-arreba bikotea haien bila joan beharko da mundu osoan zehar bidaiatuz, baina ez da erraza izango. Milaka arrisku dira haien zaien! Osagaiak lortzen ez badituzte herria betiko geldituko da harri bihurtuta, horregatik osagai bakoitza lortzeko dauden arriskuei aurre egin beharko diete haien ausardi guztirek...
Publikatze data: 2017Euskal hiztegia lantzeko aplikazio da hau. Bingo baten mekanika hartu egiten du eta Euskararen hiztegia lantzera bideratzen dugu. Aplikazioak 3 joko mota eta 3 testuinguru aurkezten ditu. Alde batetik, janari, objektu eta animalien buruzko hiztegia landu egiten da, eta bestetik, kategoria bakoitzak 3 joko mota edukiko ditu, hiztegia lantzeko bereziki landu direnak. Mota errezenak audioak eta testua eskaintzen du bingora jolastean, erdiko mailak berriz bakarrik testua aurkezten du. Azkeneko maila (zailena) bakarrik audioekin egiten du lan. Bai bakarka, bai binaka jolastu daiteke
Publikatze data: 2017Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.
Publikatze data: 2017Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.
Publikatze data: 2017