Zu eta zure lagunak piramideetara zoazte eta mozkortu egiten zarete. Zoritxarrez, zure lagunetako bat hil egiten da eta laguna berpizteko asmoz, zure nerd-ek Anubis deitzeko erritual bat egiten dute. Baina Jainko bati deitzeak bere zailtasunak dauzka eta, ez bada formula zuzenarekin asmatzen, beste izaki bat etor daiteke bere ordez. Bila itzazu formula zuzenarentzat osagaiak, nahasi eta izakiak aurkitu.
Publikatze data: 2016Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!
Publikatze data: 2003Jam Rioten Deluxe bertsioa da hau. Oraingoan lagun batekin Global Game Jam 2015eko antolatzaileen aurka borrokatu dezakezu eta jokuaren grafista maltzurra garaitu.
Publikatze data: 2015/03/07Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.
Publikatze data: 2015/09/24Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.
Publikatze data: 2009- Sumendi baten gainean eraikitako kristalezko gela hau zeharkatzea ez da erraza izango, huts egiten den bakoitzean kristalak apurtzen dira eta! Giltza eskuratzeko gai izango zara? - Oraingo honetan taula arraro batzuk izango dituzu aurrean. Ondo begiratu, eta ea simetria-ardatzak aurkitzen dituzun. Ongi erantzuten baduzu sorpresatxo bat izango duzu... - Urrezko zenbakiak eskuratuko nahi dituzu? Horretarako eragiketak ongi egin beharko dituzu! Ez ahaztu tximinoen laguntza ere hor izango duzula! - Gure lagunak hainbat urte psatu ditu kobazulo honetan harrapaturik, baina ez alferrik, azkenean er...
Publikatze data: 2003- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...
Publikatze data: 2001Denboraren makinan bidaiatu, sekta bati aurre egin, Euskal Hiria salbatu... ausartuko al zara? ...2110. urtea, Euskal Hiria. Mikel Z ikertzaileak inoiz izan duen kasu misteriotsuenari egin behar dio aurre: gela sekretu batean 100 urte koman egon den mutilaren kasua. Oroimenaren lapurren biktima berri bat da, Euskal herriko historian hainbat aldiz deabrukeriak egiten ibili den sekta beldurgarria. Sartu Mikel Z-ren paperean eta ekin abentura grafiko ikaragarri honi!!
Publikatze data: 2003Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.
Publikatze data: 2006Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.
Publikatze data: 2014/11/02