Dumboa gure lehen 3Dko jokoa da Gonzalo konpositorearentzat opari gisa egina. Gure herriko auzo batean oinarritzen da. Arakatu kale ilunak eta giltzak eta jostailuak jasoaz, aurkitu irtenbide bat.
Publikatze data: 2019Red Pants ipuinetako izaki txiki bat da eta zure laguntza behar du mugitzeko. Bere etxea barraskilo-lagun gosetiaren gainean dago. Gidatu barraskiloa basoko mehatxu bitxiak saihestuz. Burua erabili beharko duzu, edo buruan duzun letxuga.
Publikatze data: 2019Lurreko errepiderik luzeena esperientzia interaktibo bat da, lau pertsonen bizitza ez-apartak kontatzen dituena. Jokoaren tonu orokorrak neutraltasun osoa eta testurik eza ditu oinarri, eta horrek bere eduki guztia interpretazio askearen esku uzten du. Guzti hau jatorrizko giza zunda intimo batek gidatzen du.
Publikatze data: 2020Relevo Snowboarding Munduko Txapelketan sartzera zoaz! Lehiaketak 16 etapa ditu guztira, denak erronkaz beteriko zirkuitu ederrak. Erabil ezazu zure trebetasuna erlojuaren kontrako lasterketa zoro honetan, estiloa eta abiadura esperientzia desberdinak menderatzen dituzun bitartean! Irakurri tentuz kontrolei buruzko informazioa, eta nola egin trikimailu libreak!
Publikatze data: 2020Treasure Rangers-en erronka dibertigarri bat aurkituko duzu. Jokalari bakar batentzat puzzle eta plataformak daude. Bertan, pertsonaia batzuen trebetasunak konbinatu beharko dituzu aurrera egiteko. Lucy, Eric, Roxy eta Randy ezagutuko dituzu. Taldean lan eginez gero, dena da posible! Zerbait gertatzen ari da auzoan! Zulo pila bat nonahi agertzen ari dira, eta suhiltzaileak ere ez dira egoera kontrolatzeko gai. Treasure Rangers-tarrek magiaz betetako kobazulo-sistema bat aurkituko dute auzoko lurpean: askatu zure lagunak, batu zure taldea eta konpondu misterioa!
Publikatze data: 2019Hitz bihurriak jokoan erantzun bat eskatzen zaizu. Bai pantailan agertuko den irudiaren izena, audio batean entzuten den galderaren erantzuna edo pantailan idatziz agertzen den galderarena. Erantzuna emango zaizu, pantailan agertuko da baina letrak desordenatuta egongo dira eta zure egitekoa letra horiek antolatzea izango da erantzun zuzena eman ahal izateko. Galderak gai ezberdinen ingurukoak izan daitezke: teknologia, kultura… gustuko duzun gaia aukeratu dezakezu ala gailuak zoriz kategoria ezberdinen inguruko galderak botatzen uztea. Banaka joka dezakezu zure ezagupenen aurka 5...
Publikatze data: 2017Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan
Publikatze data: 2001Mendebalde zaharrean, informazioa mezularien bidez zabaltzen zen. Abenturazale ausartek informazioa alde batetik bestera eramateko bere bizitza arriskuan jartzen zuten. Transmisioa arriskuz betea zegoen: kanpotarrak, hegazti beldurgarriak, deabruzko izakiak. Flinn zara, mezulari haietako bat eta zure helburua da posta postontzietan uztea. Saihets itzazu oztopo guztiak eta osa itzazu misioak plataforma hau gainditu ahal izateko. Erabil itzazu geziak mugitzeko eta barra, salto egiteko. Zorte on!
Publikatze data: 2018Ontzien borroka.
Publikatze data: 2018Pandemia jolasaren helburua da ahalik eta hartza-panda gehienak salbatzea harrapatu dituzten gaixotasunak beste inorri kutsa ez diezaioten. Gaixotasun hauek kontaktu bidez pasatzen dira eta garaiz sendatzen ez badira, andui zitalagoetan mutatu daitezke.
Publikatze data: 2018