Baratze Mendiko baserritarren arteko liskarrak ez dira inoiz amaitzen. Azekean, Pako Kotaraino alkateak erabaki du: "Gaurtik aurrera, gure mendiko lurrak ez dira inorenak izango. Nekazaritzan jarduteko baratzea izan nahi duenak, bere trebezia erakutsi beharko du. Lur zati batera lehen heltzen denak, proba bat gainditzen badu, beretzat izango da."
Publikatze data: 2007Ai ama! Euskal Herriko txapelak erotu egin dira! Badirudi buruko estalkiek lasai bizitzeari utzi diotela eta hemen datoz, salto eta salto. Lehiaketa berri bat sortu dute, TxapelSaltorik onena nor den jakiteko. Denei irabazteko prest?
Publikatze data: 2007Aukeratu zure pertsonaia eta bihur zaitez Euskal Herriko herri kiroletako txapeldun nagusian. Herri kiroletako sei probatan onena zarela erakutsi beharko duzu, proba bakoitzeko maisuei irabaziz. Behin hasiz gero, ezingo duzu amore eman.
Publikatze data: 2007Baxu eta bere senideek Urdaibaira joateko erabakia hartzen dute. Baina zoritxarrez, heldu bezain pronto, ehiztariak agertzen dira eta bere taldeko guztiak ihesi doaz, Baxu berarentzat ezezaguna den Urdaibaiko biosferan bakarrik utzita. Lau jokalari desberdin aukeratu ditzakezu, eta lauren artean jokatu ere. Lagun iezaiezu bere familia aurkitzen.
Publikatze data: 2008Tolosako ihauteriak heldu dira azkenean eta herri osoa dabil parrandan, baina zoritxarrez amama Frantziskaren ardi zuria desagertu da! Nor demontre izan ote da lapurra? Jokalariak detektibe pribatuak izango dira, eta mozorrotuta joango dira pisten bila.
Publikatze data: 2007Zure areriaoren tropak gainditu behar dituzu, horretarako zure armarik garrantzitsuena estrategia izango da.
Publikatze data: 2010Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote.
Publikatze data: 2012Lur planetaren extralurtarren mehatxua jasaten ari da. Zu zara Lur planetaren gure itxaropena.
Publikatze data: 2012Jokoaren helburua zukuak saltzeko saltokia muntatzea da. Horretarako minijoko dibertigarrien bidez enpresa bat sortzeko gainditu behar diren pausu berdinak jarraitu behar dira: Finantzaketa lortzea, hartzekodunekin negoziatzea, saltokia muntatzea eta bezeroak lortzea saltzen hasteko.
Publikatze data: 2013Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.
Publikatze data: 2013