Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 535

Tik Tak zenbakiak

Punttuk benetan atsegiten du jolastea, oraingoan matematikak ikasteko irrikitan dago.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Ametsen munduan

Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Euskaraz idatzi

Lur planetaren extralurtarren mehatxua jasaten ari da. Zu zara Lur planetaren gure itxaropena.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Airez

Murgildu zaitez euskal herriko kirol ospetsuenean. Izan zaitez pilotari!!!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Sugaarren mendian

'Sugaarren mendian', Gestionet Multimediak garatutako ipuin interaktiboa da. Zuk aukeratuko duzu ipuinaren norabidea eta bukaera. Abentura hasteko prest?

Publikatze data: 2011
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Birziklatu jolasa

Ikasi hondakinak sailkatzen modu dibertigarri batean.

Publikatze data: 2014/01/31
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Nairobitarra

Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.

Publikatze data: 2013/04/30
Joku mota: Heziketa jolasa, Mahai jokoak
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Ni ere ekintzaile

Jokoaren helburua zukuak saltzeko saltokia muntatzea da. Horretarako minijoko dibertigarrien bidez enpresa bat sortzeko gainditu behar diren pausu berdinak jarraitu behar dira: Finantzaketa lortzea, hartzekodunekin negoziatzea, saltokia muntatzea eta bezeroak lortzea saltzen hasteko.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Hitzen katapulta

Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Altxorraren bila

'Altxorraren bila', 3D-n garatutako gure azken jokoa da. Altxorra aurkitzeko, historia, geografia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko ditugu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: 7+