Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.
Publikatze data: 2013'Altxorraren bila', 3D-n garatutako gure azken jokoa da. Altxorra aurkitzeko, historia, geografia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko ditugu.
Publikatze data: 2013'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.
Publikatze data: 2013Apple Tree ez da joko konbentzionala, jokalariak erantzunkizunak hartu beharko dituen alegia interaktiboa baizik. Helburua bere pertsonaia guztiak asetu ahal izateko ongi antolatzea da. Esploratu, egoerak aztertu eta taldean lan egin ezazu zure denborari ahalik eta onura gehien atera ahal izateko. Apple Tree-n egindako akats bakoitzak ikasgai bat dakar.
Publikatze data: 2012Hikaru, IOS eta Android plataformetarako sortutako 3D puzzle bat duzu. Hóplay, Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren hirugarren edizioan “Euskadiko joko hoberena” izendatua izan zen.
Publikatze data: 2012Aizoku sukodu klasikoaren antzeko jokoa duzu, eta dituen desberdintasunak askoz ere atseginagoa eta originalagoa egiten dute.
Publikatze data: 2012Kepa Acero, oraingo honetan, bere belauntzian Artiko inguruko lurraldeetan olatu ezezagunen bila dabilela, belauntziak iceberg baten kontra jo eta uretara erortzen da., baina bere surf taulari esker kostaldera iristea lortzen du. Une horretan hasten da bideojokoa: jokalariek Keparen itsasontzia aurkitu beharko dute, baina ibilbide horretan, beroketa klimatikoaren ondorioz bertako biztanleriak pairatzen ari diren ondoriak ikusi ahal izango dituzte. Beraz, jolastu ez ezik, gizarte baten errealialitatea ezagutzeko aukera ere izango dute jokalariek. Abenturaz, esplorazioz, elkarrizketaz, objektu e...
Publikatze data: 2014Vals publizitate-agentzian ideia bitxi bat izan genuen: gure lan prozedurak joko txiki batean bihurtzea. Eta idea honen gauzatzea oraindik bitxiagoa izan zen! 80eko hamarkadako LCD makina klasiko bat egin genuen! Jarraitu eta burutu beharreko lan prozesua ondoko hau da: Bezeroaren briefing- eta estrategiaren definizioa, aurretiazko zirriborroa, behin betiko diseinu lana eta azkenik lanaren bidalketa paperezko hegazkin polit batean. Zer eskaintzen dizu gure jokoak: - Protagonista kontrolatzeko botoi birtualak - Puntuazio maximoa gordeko dizu - Huts egin gabe 200 puntu egiten badituzu, puntuazio...
Publikatze data: 2012Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.
Publikatze data: 2012Partxis berri eta desberdin honetara jolastera ausartu zaitez! Hau duzu jokalari bat baino gehiagoren artean eta online jolasteko aurkituko duzun partxis dibertigarriena! Dohainik eta publizitaterik gabekoa! Partxis tradizionala goitik behera aldatu duen jokoa. Hauek dira, beste batzuen artean, dituen nobedadeak: Partidak zure gustura pertsonalizatu ditzakezu: aukeratu nahi duzun dado, jokalari eta fitxa kopurua. - Taularen beste aldera joateko dituzun laukiak eta halabeharraren erruleta aktibatu itzazu - Eskura itzazu txanponak zure abatarra pertsonalizatzeko behar dituzun jantzi eta osaga...
Publikatze data: 2013