Gela-labirinto batean giltzaperatuta esnatu zara. Gela bakoitzean dauden aztarnak dira bidea aurkitzeko duzun laguntza bakarra. Abentura-puzlea non zure eginkizuna ihes egin beharko duen pertsonai bat maneiatzea da.
Publikatze data: 2014Gure protagonistak bere subkontzienterako bidaia egingo du. Bere buruan barrendu ahala gainditu beharreko zailtasunak eta erronkak handitzen joango dira. Erronka plataforma non maila bakoitza gainditu beharreko zailtasun berri bat da.
Publikatze data: 2012Practice Your Music musika praktika sustatzen duen aplikazio interaktibo bat da. Musika instrumentu bat jotzen ikasi edo zure teknika hobetu nahi izanez gero, era berri, interaktibo eta dibertigarri baten egin dezakezu orain. Bakardadean egin beharreko saioak ahaz itzazu. Practice Your Music aplikazioarekin zu zeu izango zara protagonista!
Publikatze data: 2013Botere bereziak emango dizkiguten koloreak baliatuz hainbat plataforma kontrolatu ahal izango ditugu. Gainera, kolore hauetariko bakoitzak plataformak modu ezberdinetan mugiaraziko dituzte, betiere hiru dimentsioko ardatzen barruan.
Publikatze data: 2016Kepa Acero, oraingo honetan, bere belauntzian Artiko inguruko lurraldeetan olatu ezezagunen bila dabilela, belauntziak iceberg baten kontra jo eta uretara erortzen da., baina bere surf taulari esker kostaldera iristea lortzen du. Une horretan hasten da bideojokoa: jokalariek Keparen itsasontzia aurkitu beharko dute, baina ibilbide horretan, beroketa klimatikoaren ondorioz bertako biztanleriak pairatzen ari diren ondoriak ikusi ahal izango dituzte. Beraz, jolastu ez ezik, gizarte baten errealialitatea ezagutzeko aukera ere izango dute jokalariek. Abenturaz, esplorazioz, elkarrizketaz, objektu e...
Publikatze data: 2014Joko honetan kartak eskuratu eta bilduma osatu beharko duzu. Jokalaria Gea fakzioko jeneraletako bat izango da eta bere gudarostea eta bataila lerroa antolatuko ditu etsaiak garaitzeko. Nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria da B4G-ren HTML/5 motorrari esker eta bere joko modua Tablet PC-rentzat optimizatuta dago.
Publikatze data: 2014Planteamendu errazeko jokoa non dituen elementu erakargarriek zure jolasteko grina areagotuko duten. Giropenak liluratuko zaitu. Bere kontzeptua pantaila finko eta arkade klasikoetan oinarritzen duen joko hau sinplea eta menpekotasun-sortzailea da, baino era berean erronken zailtasuna handitzen doa. Galletak, te-katiluak, odei ilunak, bulldog-ak, onddo-kapeluak… British Bob gurekin geratzeko geratu da. Osatuko al dituzu pantaila guztiak? Istorioa: Bob erreskatera! Erreginak jauregira hots egin dizu laguntza eske. Lapur talde batek Erresuma Batuetako galletak lapurtu ditu! Berri txarra b...
Publikatze data: 2009Berdin zaizkizu argi-urteetan neurtzen diren distantzia eta lurraren atmosfera arraroa. Era berean berdin zaizu bidaia hirugarren belaunaldiko OHE batean egin beharra. Eragozpen guzti hauen gainetik argi duzu Unibertsoko automobil gune hoberenera iritsi, han aurkituko dituzun kotxe guztiak bereganatu eta zure planetara itzuli nahi duzula. Kontzesionarioaren gainetik hegan egin eta ahal duzun kotxe guztiez jabetu zaitez. Baino kontuz ibili zaitez! Zu bezalako martetar lapurrek erraza eduki ez dezaten martetarren kontrako minak jarri dituzte nonahi. Egin beharreko gainerakoak ez dira oso zailak,...
Publikatze data: 2011Battle for Asciionekin argi geratuko zaizu dibertsioa dela munduko gauza zoragarriena. Guretzat ahalmen sortzaileak ez du mugarik eta ASCII karakter soilak erabiliz sortu dugun grafismoa ideia honen froga da. Battle for Asciion da egin dugun lanaren fruitua. Old School baten kutsua du eta jolasteko arina eta atsegina. Bere bistaratze estiloa harrapatuko zaitu. Istorioa: Zoltrax jeneralak ihes egin du. Technoroid Inperioarekin elkartu eginda eta Asciion sistema, gizateriaren ominfuel iturri bakarra, bere menpe dauka. Starfleet Defentsa Indarrak Ominguelez hornitzeko iturririk gabe geratu de...
Publikatze data: 2012-2013Vals publizitate-agentzian ideia bitxi bat izan genuen: gure lan prozedurak joko txiki batean bihurtzea. Eta idea honen gauzatzea oraindik bitxiagoa izan zen! 80eko hamarkadako LCD makina klasiko bat egin genuen! Jarraitu eta burutu beharreko lan prozesua ondoko hau da: Bezeroaren briefing- eta estrategiaren definizioa, aurretiazko zirriborroa, behin betiko diseinu lana eta azkenik lanaren bidalketa paperezko hegazkin polit batean. Zer eskaintzen dizu gure jokoak: - Protagonista kontrolatzeko botoi birtualak - Puntuazio maximoa gordeko dizu - Huts egin gabe 200 puntu egiten badituzu, puntuazio...
Publikatze data: 2012