Jokoaren helburua: jokoak duen maila bakarrean pertsonaia tirokatu eta jarraitzen duten inurri mutanteak irteten dira. Zure helburua ahalik eta inurri gehien hiltzea da.
Publikatze data: 2014Helburua: ahal duzun puntuazio altuena lortu. Puntuak eskuratzeko bolak barra eta ondoren pareta ikutu beharko du. Bizitza bat galdu egiten da bolak gune horia ikutzen duen bakoitzean. Hiru bizitzak agortzen dituzunean, partida galdu egingo duzu.
Publikatze data: 2014Publikatze data: 1986
Inoiz Joko Olinpiarretan parte hartu nahi izan duzu? Hau duzu zure aukera! Korrika, jauzi egin eta xabalina jaurti ezazu… Mundu guztiko jokalarien kontra lehiatu eta txapeldun bat bezala sentitu zaitez! Lehiakorra, erakargarria eta zirraragarria! Elkar zaitez Kinito Sports-ekin! Dominak irabazten hasi eta onena zarela frogatu!
Publikatze data: 2012Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu. Barneratu zaitez Doctum dorrean.
Publikatze data: 1991Gehitzen dakizula pentsatzen al duzu? STAG3 zure kalkulatzeko abiadura frogatzeko balioko dizun joko matematikoa da. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa bezalako operazio sinpleak erabiliz mailak igotzen joango zara. Hauek konplexuagoak egiten diren bitartean zure etsai gogorrena garaitu beharko duzu: denbora.
Publikatze data: 2014Abentura liluragarri eta heroikoa non zure hanken indarra eta abiadurari esker mundua askatu egingo duzu kamioi eta autoen tiraniarengandik. Hauek arrazoirik gabe zure kontra jarri dira. Aktiba itzazu erresistentziaren kartelak eta egiozu aurre injustizia honi.
Publikatze data: 2014Pantailean azaltzen den pokeball-a teklatuaren geziekin eta AWSD teklekin mugitu daiteke. Ez du instalazio beharrik eta Click egitearekin nahikoa da jokoa hasteko.
Publikatze data: 2014“Sokoban” estiloko jokoa non eguneroko istorio pertsonal bat kontatzen zaigu. Testuak eta mailen diseinua konbinatuz istorio erreal bat kontatzen duen “cute puzzlea” da. Puzzlescript tresnarekin egindako bideojokoa duzu. Doakoa da baino promozio tuit bat bidaltzea eskatzen du jolastu ahal izateko. Jokoa premisa hau jarraituz egin da: edonork, marrazketa eta programazioa menperatu gabe eta dirurik gabe, bideojoko baten bidez istorio pertsonal bat kontatzeko gai da.
Publikatze data: 2014/09/15Sei pertsonaia desberdinen artean bat aukeratu. Euskal Herritik zehar bidaiatu eta Bertso-gudu surrealistak biziko dituzu. Zure burua txapeldun izateko gai ikusten duzu?
Publikatze data: 2010