The Mask Of Atlantis Jorge Nuñezen izen berdineko film esperimentalaren egokitzapen bat da. Bideojokoa Jorge Nuñez eta Mikel Calvok garatutako ZZT abentura eta esplorazio jokoa da non ikertzaile batek Atlantidako maskara bilatu beharko du. Puzzle burokratikoak, leize-zulo arraroak eta gameplay itsaskorrek osatzen dute esperimentu interaktibo honen esperientzia.
Publikatze data: 2014Erronka eta dibertsioa, irudi cool eta furturistekin konbinatzen dituen parkour jokoa. Zu Iona zara, sortua izan zen fabrikatik ihes egin nahi duen zyborg-a. Fabrika ondo diseinatutako oztopo-pista da, mugitzen diren makina, laser eta jausi hilgarriz beteta. Jauzi egiteko ahalmen izugarria duzu, baino bultzada da zure ezaugarri eraginkorrena. Metaleko mundu zorraragarri eta soinu-banda misteriotsuak larrialdi giroa eman eta istorioa jarraitzeko gogoa sorraraziko dizute. DigiPen institutuko ikasleek sekulako lana egin dute joko honekin.
Publikatze data: 2014The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.
Publikatze data: 2014Jokoa: Light "survival horror" joko bat da, hau da, gure trebetasunaz soilik baliatuko gara. Ez dugu ez armarik ez laguntzarik izango eta giro ilun eta makabro batean egongo gara. LIGHT-en helburua antzeslekuan dauden argiak piztu eta hurrengo mailara igarotzea da. Zein da zailtasuna? Ilunpetan gaude eta zutargi zahar bat besterik ez dugu gure bidea argitzeko. Istorioa Light-en Vlad gara, iluntasunari beldurra dion banpiroa. Bere helburua inguratzen duen mundua argitzea da. Iluntasunak sekulako amesgaiztoak sorrarazten dizkio. Agatha neska izugarria da eta gure protagonista ikaratzen...
Publikatze data: 2014Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.
Publikatze data: 2014/11/02Jokoaren helburua lehiakidea baino pertsona gehiago ixtea da. Horretarako txanda bakoitzean bi lerro azalduko zaizkizu, bat horizontala eta bestea bertikala, eta zure txanda denean tableroan jarri ahal izango dituzu. Hau egiteko klik egin egokitu zaizun lerroan eta tableroan.
Publikatze data: 2014Vampirita eta bere jarraitzaileek lasterketa bat antolatu dute party-a animatzeko asmoarekin. Jendea etorri dadin, Vampiritak antzeslekura iristen diren guztiei kamiseta bat emango diela esan die. Baino ez da konturatu biltegian 20 kamiseta besterik ez daudela. Parte-hartzaileak honetaz konturatzen badira Euskal Herrian sekula ikusi ez den aulkien matxinada hasiko da. Peluchito ere batuko litzateke. Arrisku hau ekiditeko Staffaren kideek lagunak deitu dituzte kamiseten frikiak geldiarazteko. Lortuko al dute? Jokoaren helburua: Frikiak antzeslekura ez iristea eta zuk kamisetarik gabe ez gerat...
Publikatze data: 2014/07/26Eskuz egindako grafikoak dituen Runner zirraragarria! Soinu-banda bizigarria! Azken belaunaldiko soinu-efektuak! Erasotzen dizuten memesen artetik igarotzen zaren bitartean zonbiengandik ihes egin beharko duzu! Eta kontuz ibili zaitez! Meme batekin talka egiten duzun bakoitzean egoera txarrera egingo du!
Publikatze data: 2014Jokoa retro erako nabe-jokoa da, kontrolei dagokienean. Jokoa etorkizunean girotzen da; hots, 2200. urtean. Venus planetan bizi zara. Lurtarrak zure planetan indarrez sartu dira, eta konkista horretan dena suntsitu dute. Zuk, beste planeta batean oporrak igaro eta etorri ondoren, egoera ikusi eta zure herriari mendekua hartzea erabaki duzu. Zure egitekoa izango da lurreko nabe guztiak hiltzea.
Publikatze data: 2014Jolasteko bi modu daude: - “Kanpaina modua” non helburua 2 minutuz bizirik irautea da. Hauek gainditu ondoren tiro bakarra bota ahal izango duzun fasea hasten da. - “Biziraupena”: helburua ahal duzun denbora gehien bizirik irautea da. Hegalekin paretak eta oztopoak jotzen dituzunean indarra galtzen joango zara. Espazio-ontzia suntsituko da aurrez aurreko kolpe bat jasaten duenean. Bitan tiro eginez oztopoak suntsitu eta puntuak irabaziko dituzu. Jokoaren eszenak ausazko moduan sortzen dira, beraz ez dira sekula errepikatzen.
Publikatze data: 2014