Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 274

Hitzmix

Letren saltsa: Ahalik eta hitz luzeena osatu emandako letrekin. Zifren saltsa: Gai ote zara zenbaki zehatza lortzeko? Hitz-pasa: Asmatuko al duzu hitza definizioa entzunda? Bortz: Zein da bost letrako hitz ezkutua? Hitz-gurutzatuak: Jolastu hitz gurutzatuekin, eta ikus ezazu zenbat maila gainditzeko gai zaren!

Publikatze data: 2005
Joku mota: Heziketa jolasa, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Letrak jokagai

Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.

Publikatze data: 2006
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Getting the peanut 3D

Tximinoak kuboen artean salto egin eta kakahueteraino iritsi beharko du gelatik irten ahal izateko. Baino giltzak ez du ezer irekitzen eta printzesak jokoa hastera behartuko dizu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Flying death

Eragin iezaiozu saguzarrari hegan egitea eta sua eta zuziak saihestu itzazu puntuazio hobeagoa lortzeko.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Hamster basket

Diberti zaitez basket joko honekin eta hautsi itzazu munduko errekorrak. Zure trebetasuna eta kontzentrazioari esker erakutsi ezazu hamsterrak saskiratzen hoberena zarela! Nola jolastu: Hamsterra geldiarazi nahi baduzu ikutu ezazu airean dagoenean. Saskiratzeko apuntatu eta tiro egin! Behetik botatzen baduzu, puntu gehiago jasoko dituzu! Jaurtiketa garbiekin puntu gehiago lortuko dituzu! Jokoa gure hamster Willyren omenez egin dugu. Gizajoak mahaitik behera botatzeko ohitura du eta beti adi egon beharra dugu. Lagundu iezaguzu gure hamster maitea salbatzen!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Los perdedores

"Los perdedores" Ingumak sortutako estilo zaharreko abentura grafikoa da. Jada ezagutzen duzue bere izaera adarjotzaile eta ironikoa. Kapitulu bakar honetan infernutik ihes egiten laguntzen diote Napoleoni. Zure buru-argitasuna erabil ezazu plan korapilatsu, surrearrista eta zoro honetatik ihes egiteko.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Chains keeper

Zure hatzak eta zuk misio garrantzitsu bat duzue... Inframunduko ateak babestu eta deabruek kondenatuen katearen bukaeran dagoen zeruko tapoia zeharka dezatela saihestea! Ezaugarriak: * Jolasteko bi modu daude: estandarra eta bizi irautearena. * Deabru desberdinen kontra egiten lagunduko dizuten lau tutorial. * Modu estandarrean lortu itzazu ahal dituzun izar guztiak eta jokoaren 11 mailak gaindituko dituzu. * Bizi iraute moduan deabru hordei aurka egin beharko duzu. * Combo sistemak puntu-kopuru handienak lortzen lagunduko dizu. Sistemak honek zure erreflexuak eta adimena sarituko ditu. * Lau...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Akzio-abentura, Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

The mask of Atlantis

The Mask Of Atlantis Jorge Nuñezen izen berdineko film esperimentalaren  egokitzapen bat da. Bideojokoa Jorge Nuñez eta Mikel Calvok garatutako  ZZT abentura eta esplorazio jokoa da non ikertzaile batek Atlantidako maskara bilatu beharko du. Puzzle burokratikoak, leize-zulo arraroak eta gameplay itsaskorrek osatzen dute esperimentu interaktibo honen esperientzia.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Iona: coded will

Erronka eta dibertsioa, irudi cool eta furturistekin konbinatzen dituen parkour jokoa. Zu Iona zara, sortua izan zen fabrikatik ihes egin nahi duen zyborg-a. Fabrika ondo diseinatutako oztopo-pista da, mugitzen diren makina, laser eta jausi hilgarriz beteta. Jauzi egiteko ahalmen izugarria duzu, baino bultzada da zure ezaugarri eraginkorrena. Metaleko mundu zorraragarri eta soinu-banda misteriotsuak larrialdi giroa eman eta istorioa jarraitzeko gogoa sorraraziko dizute. DigiPen institutuko ikasleek sekulako lana egin dute joko honekin.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Inaris: the cloud temple

The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia