Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da. Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!
Publikatze data: 2015Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.
Publikatze data: 2015Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!
Publikatze data: 2000Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...
Publikatze data: 2000Letren saltsa: Ahalik eta hitz luzeena osatu emandako letrekin. Zifren saltsa: Gai ote zara zenbaki zehatza lortzeko? Hitz-pasa: Asmatuko al duzu hitza definizioa entzunda? Bortz: Zein da bost letrako hitz ezkutua? Hitz-gurutzatuak: Jolastu hitz gurutzatuekin, eta ikus ezazu zenbat maila gainditzeko gai zaren!
Publikatze data: 2005Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.
Publikatze data: 2006Tximinoak kuboen artean salto egin eta kakahueteraino iritsi beharko du gelatik irten ahal izateko. Baino giltzak ez du ezer irekitzen eta printzesak jokoa hastera behartuko dizu.
Publikatze data: 2014Eragin iezaiozu saguzarrari hegan egitea eta sua eta zuziak saihestu itzazu puntuazio hobeagoa lortzeko.
Publikatze data: 2015Diberti zaitez basket joko honekin eta hautsi itzazu munduko errekorrak. Zure trebetasuna eta kontzentrazioari esker erakutsi ezazu hamsterrak saskiratzen hoberena zarela! Nola jolastu: Hamsterra geldiarazi nahi baduzu ikutu ezazu airean dagoenean. Saskiratzeko apuntatu eta tiro egin! Behetik botatzen baduzu, puntu gehiago jasoko dituzu! Jaurtiketa garbiekin puntu gehiago lortuko dituzu! Jokoa gure hamster Willyren omenez egin dugu. Gizajoak mahaitik behera botatzeko ohitura du eta beti adi egon beharra dugu. Lagundu iezaguzu gure hamster maitea salbatzen!
Publikatze data: 2014"Los perdedores" Ingumak sortutako estilo zaharreko abentura grafikoa da. Jada ezagutzen duzue bere izaera adarjotzaile eta ironikoa. Kapitulu bakar honetan infernutik ihes egiten laguntzen diote Napoleoni. Zure buru-argitasuna erabil ezazu plan korapilatsu, surrearrista eta zoro honetatik ihes egiteko.
Publikatze data: 2014