Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 550

Txapelpoly

Ahal diren laukitxo guztiak erosi beharko dira, gero dirua ordaindu beharko dute han erortzen diren guztiek eta. Betiko Monopoly bezalakoa? Ez horixe! Txapelpoly izeneko joko honetan bi jokalari mota egongo dira: monopolistak eta lehiakideak.

Publikatze data: 2009
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Baratze guda

Baratze Mendiko baserritarren arteko liskarrak ez dira inoiz amaitzen. Azekean, Pako Kotaraino alkateak erabaki du: "Gaurtik aurrera, gure mendiko lurrak ez dira inorenak izango. Nekazaritzan jarduteko baratzea izan nahi duenak, bere trebezia erakutsi beharko du. Lur zati batera lehen heltzen denak, proba bat gainditzen badu, beretzat izango da."

Publikatze data: 2007
Joku mota: Estrategia, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Txapelsaltoak

Ai ama! Euskal Herriko txapelak erotu egin dira! Badirudi buruko estalkiek lasai bizitzeari utzi diotela eta hemen datoz, salto eta salto. Lehiaketa berri bat sortu dute, TxapelSaltorik onena nor den jakiteko. Denei irabazteko prest?

Publikatze data: 2007
Joku mota: Mahai jokoak, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Sei baietz

Aukeratu zure pertsonaia eta bihur zaitez Euskal Herriko herri kiroletako txapeldun nagusian. Herri kiroletako sei probatan onena zarela erakutsi beharko duzu, proba bakoitzeko maisuei irabaziz. Behin hasiz gero, ezingo duzu amore eman.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Kirola, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Basajaunen kondaira

Deiar sorginak basajaunen lagunei sorginkeria bat egin die. Lagun iezaiozu sendagai magiko aurkitzen. Denbora gutxi geratzen da. Basajaunen Kondaira euskal mitologian oinarritutako joko dibertigarria da. DBHko ikasgaiak berrikusteko modurik atseginena; Euskara, geografia eta Historiako gaiak landuz.

Publikatze data: 2003
Joku mota: Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Baxu, basurdearen bidaia

Baxu eta bere senideek Urdaibaira joateko erabakia hartzen dute. Baina zoritxarrez, heldu bezain pronto, ehiztariak agertzen dira eta bere taldeko guztiak ihesi doaz, Baxu berarentzat ezezaguna den Urdaibaiko biosferan bakarrik utzita. Lau jokalari desberdin aukeratu ditzakezu, eta lauren artean jokatu ere. Lagun iezaiezu bere familia aurkitzen.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Ardizuri eta zazpi karrozak

Tolosako ihauteriak heldu dira azkenean eta herri osoa dabil parrandan, baina zoritxarrez amama Frantziskaren ardi zuria desagertu da! Nor demontre izan ote da lapurra? Jokalariak detektibe pribatuak izango dira, eta mozorrotuta joango dira pisten bila.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

M eta M

Mikel eta Maite Albiste egunkariko kazetaria eta argazkilaria dira. Aztarna inspektore ekologistaren desagerketa ikertzen ari dira. Ikerketa honek Euskal Herriko toki ezberdinetara eramango ditu gure bikote protagonista.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Gamboa eta Oñaz

Zure areriaoren tropak gainditu behar dituzu, horretarako zure armarik garrantzitsuena estrategia izango da.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Olentzerori laguntzen

Olentzero gaixorik dago, nork eramango dizkio Euskadiko umeei erregaluak? Lagundu iozu Olentzerori!!!

Publikatze data: 2010
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+