Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 550

Monster Olympics

Nahikoa monstruo al zara Olimpiada Monstruosotan parte hartzeko? 4 mini-joko zoragarriz osatutako multi jokalari eta txanda azkarreko joku odoltsua Kontuan har itzazu argibideak. Erritmoa oso azkarra da, beraz ez ezazu utzi zure txandan besteek jolas dezaten!

Publikatze data: 2015/03/07

Poltergeist

Isolatu ezazu aita, egiozu burua galtzea, eta ez ezazu utzi bere senideek lasai dezaten, zu zarelako monstruoa. Aitak senideak hil ditzan egin ezazu.

Publikatze data: 2015/12/24

Jam Riot Deluxe

Jam Rioten Deluxe bertsioa da hau. Oraingoan lagun batekin Global Game Jam 2015eko antolatzaileen aurka borrokatu dezakezu eta jokuaren grafista maltzurra garaitu.

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Trebetasuna, Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+

Party Hard Edizio Berezia

Party Hard Global Game Jam 2015ean 48 ordutan buruturiko jokoa da eta Androidera poratua. Zu eta zure lagunak parrandan zaudete baina zombiek gauez lo egitea gogoko dute eta ez dute beraiek molestatzerik nahi. Zu eta zeure lagunekin akabatuko dute bakean deskantsatu ahal izateko. Eragotzi ezazu merezi dutena emanez  zure arma kuttunarekin, iltzedun beisbol batea.  

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC, Android
Gomendatutako adina: 7+

Biopatrol

Biopatrol da Gingko alabartarren proposamen harrigarria. “Txip miragarria” (1987) eta Descent leinuko lehenengo pertsonan gertatzen den ekintza nahasten dituen bideojokoa dugu. Gudu-zelaia: gizakiaren gorputzaren barnealdea. Jokalariak mota askotako esplorazio eginkizunak bete beharko ditu arrakasta lortzeko, mikro-organismoen analisiak eta infekzio eta parasitoen suntsiketa nano-kirurgia prezisioarekin.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Barbantxo 3D

Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da. Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!

Publikatze data: 2015
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: Denak

WALIKALE: Zein da mundua aldatzeko zure mugikorra?

Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.

Publikatze data: 2015/09/24
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes, Mac OS
Gomendatutako adina: 7+

8 Days

G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.

Publikatze data: 2015/12/09
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+

Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada

Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Adimena, Plataforma
Plataforma: Nintendo 3DS
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Estropadak

Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!

Publikatze data: 2000
Joku mota: Kirola, Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak