Kinito ninja

Kinito Ninja abiadura handiko alboko mugimendua duen akziozko abentura da. Jokalariaren helburua oso sinplea da: oztopoak saihestu, etsaiak sastatu eta ahalik eta altxor gehien eskuratu. Bere erakargarritasunak menpekotasun handia sorraraziko dizu. Nola egin kontra bere grafiko eta animazio zoragarriei? Ezinezkoa da. Gainera ez duzu zertan aurre definitutako pertsonai bat aukeratu behar. Nahi izan ezkero maiteminduta dagoen samurai afrikarra izan zintezke edo geisha gerlari azkarra. Zuk zeuk aukeratu! Oso intuitiboa eta erraza denez edonork gozatu dezakeen jolasa duzu aurrean. Pertsonaiak automatikoki mugitzen dira, beraz zu zure egin beharretan kontzetratu zaitez: jauzi egin, oztopoak saihestu eta zure etsaiak sastatu. Jokalariak dauden sei munduak gainditu nahi baditu, mugimenduak ondo koordinatzen ikasi eta erreflexuak hobetu beharko ditu. Ondo landu eta garatutako joko esperientzia non dituen ekarpen eta mugimendu bereziek jokalarien zirrara mantentzen dute. Dituen online sailkapen taulak OpenFeint-en integraturik daudenez Kinito online komunitate guztia desafiatu dezakezu. Askatu barruan duzun ninja!

Publikatze data: 2012/04/25
Joku mota: Plataforma, Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Producción:

Asier Quesada.

Game Designer:

Arturo Monedero.

Código:

Ivan Armada.

Concepts:

Igor Ramos.

Diseño y Animación:

Mauro Pavan.

Programazioa

Delirium Studios.