Comando Tracer

2046an Androindes Inteligentes Industriak (M.O.X.A.T.) DERGON sistema sortu zuen, giza pentsamenduan oinarritzen den inteligentzia artifiziala duen dispositiboa. Inorrek ez zuen espero baino sistema berriak gizon-emakumeentzat  zoritxarra ekarri du: dispositibo inteligenteak XATOR planeta konfederazioan zabaldu dira eta heriotza eta hondamena besterik ez dute ekarri. Arazoarekin bukatzeko modu bakarra dispositiboak dauden planetak suntsitzea da. Helburu hau lortzeko azkeneko hiru urteetan MOXATEK potentzia handiko lehergailuak jarri ditu planeta guzti hauetan. Misioa ez da batere erraza. Armen erabileran eskarmentu eta trebetasun handia duen eta  heriotzaren beldur ez den komandoa behar da. Zu zara aukeratua! HELBURUA: Detonagailuak aktibatu eta lehergailuak eztanda egin aurretik ihes egin. PLANETA SISTEMA: 1. ZORAX PLANETA: MOXAT-2046 androidez leporaino dago. Planetaren diametroa 7500 kilometrotakoa da eta zortzi lehergailu karga behar ditu. 2. ALFARD PLANETA: ZORAX-en gertatzen den bezala bertan milaka M-2046 daude. Bere diametroa 5015 kilometrotakoa da eta sei lehergailu karga behar ditu. 3. RISUM  PLANETA: Bertan sartu ahal izateko aurrekoak suntsitu beharra dago. Lurraren antzeko diametroa du ((11212 Km.) eta hamar detonagailu jarri behar izan dituzte. .

Publikatze data: 1989
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Zeus Software.

Publicación: Dinamic Software.

Programazioa

Ricardo Puerto: Programazioa.

Raúl López: Grafikoak.

Javier Cubedo: Musika (CPC).