Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 46

Piratekin hizkuntzaren munduan

- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...

Publikatze data: 2001
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa, Plataforma, Puzzle
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+

Oroimenaren lapurrak

Denboraren makinan bidaiatu, sekta bati aurre egin, Euskal Hiria salbatu... ausartuko al zara? ...2110. urtea, Euskal Hiria. Mikel Z ikertzaileak inoiz izan duen kasu misteriotsuenari egin behar dio aurre: gela sekretu batean 100 urte koman egon den mutilaren kasua. Oroimenaren lapurren biktima berri bat da,  Euskal herriko historian hainbat aldiz deabrukeriak egiten ibili den sekta beldurgarria. Sartu Mikel Z-ren paperean eta ekin abentura grafiko ikaragarri honi!!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Letrak jokagai

Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.

Publikatze data: 2006
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Flappy Surfer

Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.

Publikatze data: 2014/11/02
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Kirola
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

El tranvía de Bilbao

Bilboko tranbia inauguratu berri dute. Bizirik irauteko gai izango al zara?

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: 12+

Ender & Turing

“Sokoban” estiloko jokoa non eguneroko istorio pertsonal bat kontatzen zaigu. Testuak eta mailen diseinua konbinatuz istorio erreal bat kontatzen duen “cute puzzlea” da. Puzzlescript tresnarekin egindako bideojokoa duzu. Doakoa da baino promozio tuit bat bidaltzea eskatzen du jolastu ahal izateko. Jokoa premisa hau jarraituz egin da: edonork, marrazketa eta programazioa menperatu gabe eta dirurik gabe, bideojoko baten bidez istorio pertsonal bat kontatzeko gai da.

Publikatze data: 2014/09/15
Joku mota: Adimena
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: Denak