Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 116

iBasket

Saskibaloi joko honek zeharo harrapatuko zaitu! Helburua sinplea da: partida dirauen 90 segunduetan ahalik eta baloi gehien saskiratzea. Bidean zure kalifikazioa hobetzen lagunduko dizuten trikimailuak aurkituko dituzu: - Tiro hirukoitzek puntu gehiago emango dizkizute. - Baloia jarraian 3 aldiz saskian sartzen baduzu puntuak nola biderkatzen diren ikusiko duzu. - Egin ezazu tiro garbia eta denbora estra lortuko duzu! Eguneko ranking osoa: mundu guztiko jokalariekin lehiatu zaitez! Facebook Connect integratuta dauka. Zein da lehenengoa rankingean? Kalifikazioak konparatu eta ondo pasa zure la...

Publikatze data: 2010/06/16
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Porrotx Hiztuna

Porrotx Hiztuna: 3D mugikorretarako aplikazio elkarreragilea (Irrien Lagunak) Porrotx Hiztunaren aplikazioak Irrien Lagunei beraien pertsonaia gogokoenarekin elkar eragiteko aukera ematen die. Porrotx Hiztuna aplikazioak helburu hezitzailea ere badu; kasu honetan Porrotxek kolore ezberdinak zein diren erakutsiko dizkie haurrei. Horretarako lokuzio ezberdinak ditu aplikazioak, elementu ezberdinak kolore bakoitzarekin uztartzeko. Gainera, Porrotxek dantza ere egiten du bere abestia entzuten duenean. Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera er...

Publikatze data: 2013/03/27
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

KopON

Agian ez dugu Championsa irabaziko, baino baietz Erregeraren Kopa lortu! Mobil aplikazio honekin Barça handiaren kontrako lehia irabazteko aukera izango duzu. Atheticek Barçari gol pila sartzen badizkio zu txapelduna izango zara.

Publikatze data: 2012/05/14
Joku mota: Trebetasuna, Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

DonostiON

Badator! Hemen dago! Donostiako martxa nola jotzen den oroitzen ez bazara hau da zure aplikazioa! Erakutsi jotzen dakizula eta sar zaitez hoberenen zerrendan! Ez al zara gogoratzen nola jotzen den Donostiako martxa? Orduan ez dudarik izan, aplikazio hau zuretzat sortu dute! Anima zaitez eta erakutsi iezaguzu nola jotzen duzun gure musika maitatuena eta izan donostiar peto-petoa!

Publikatze data: 2013/01/14
Joku mota: Trebetasuna, Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Aliceren ibaiak

Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko  eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: Android, iTunes, Steam, Wii U
Gomendatutako adina: Denak

Kinito Music Puzzle

Pantailan duzun App-a musikaren berrogei maixu lanek osatzen dute eta modu berean hauetako bakoitza kolore desberdinetako piezek. Zure helburua kontzertuaren arrakasta lortzea da eta horretarako zuzendaria lagundu beharko duzu koloredun piezak ordenatzen. Joko honetan aurkituko dituzun musikaren historiaren lan ederrek entzumena landu eta musikaz gozatzeko aukera eskeiniko dizute. Beethoven, Mozart, Verdi eta beste konpositore askori esker musika klasikoaren puzzle ezin hobea duzu begi aurrean.

Publikatze data: 2013/08/24
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia