Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 96

Wisdom

Gure protagonistak beste mundu baterako bidaia dimensionalari ekin dio ezagueraren bila. Baina iritsi bezain laster erroi-saldo forma hartu duen indar ilun batek erasotzen du. Jokoa “shoot em up" bat da eta zuk jaurtigai magiko batzuekin gure etsaiei aurre egin beharko diezu.

Publikatze data: 01-07-2012
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Powders

Proiektu honen ideia, gela batean kokatutako etsaiak xurgatze-makina antzeko bat erabiliz suntsitzean datza. Jokuaren izenak eta etsaien itxurak ideia hontan dute beren jatorria: Nire bizilagun Totoro filmako Hautsaren iratsoa.

Publikatze data: 27-05-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Sueños de ficción - Está en el Pantano (vol.2)

Zure etxearen atzeko aldean dagoen ontziralekua ilunpean dago. Arrantza egiteko erabiltzen duzun txalupa bertan amarratu duzu. Cletusek, familiaren lagun zaharrak, alkohol kiratsa dario eta txaluparen barrenean dago ehiza eskopeta eskuetan duela. Argi duzu aurrera jarraitu nahi duzula baino horretarako emozioak baztertu beharko dituzu.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Sueños de ficción - Está en la Caja (vol.1)

Antzinako kutxa gotor baten aurrean zaude. Etxe ilunean pasa duzun tentsioak ez dizkizu gauzak oso ondo gogoratzen uzten. Hala eta guztiz ere lapur bat zara eta lapur guztiak bezala ezin duzu begirada alderatu kutxaren konbinaziotik. Zure lana ondo egin...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

San Viator Juegos FP

Bi minijokoek osatzen duten aplikazioa. - Elektrizitatea: Erloju kontrako Puzzle zirraragarri honetan bonbilla, etengailu eta bateriaren arteko bidea aurkitu beharko duzu. Denbora agortu baino lehenago zenbat bonbilla piztu ahal izango dituzu? - Automobilgintza: Trebezia joko liluragarria non ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta kotxe gehien konpodu beharko dituzun. Horretarako matxura desberdinak identifikatzen ikasi beharko duzu: motorra, elektrizitatea, txapa, olio falta, e.a. Zenbat kotxe konponduko dituzu hain denbora gutxian?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+

Sexumuxu

Ongi etorri hainbat erronkari aurre eginez sexu heziketaren arloan sakontzeko aukera emango dizun abentura grafikora. Nolakoa zara? Ze behar dituzu? Nola konpon ditzakezu? Nola harremantzen zara zure lagun eta ezezagunekin? Ba al dakizu nola bizi nahi duzun zure sexualitatea arriskurik gabe? Gai hauek eta beste asko, jolas honen bitartez landuko dituzu. Sakatu “play” aukera hasteko.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+