Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 533

Aliceren ibaiak

Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko  eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: Android, iTunes, Steam, Wii U
Gomendatutako adina: Denak

Looking for love

Bi jokalarientzako den plataforma honetan bihotz guztiak jaso beharko dituzu eta zure bikotearekin elkartu benetako maitasuna aurkitu nahi baduzu. Bikote jator baten oinarria elkarrenganako konfiantza eta sakrifizioan datza, baino kideetako batek beti bestea baino gehiago arriskatzen du. Bikotearentzako hilgarria den errutinatik ihes egiteko oporrak hartu eta joan zaitez urrutiko hondartza batera (bakarrik joan zaitezke). Bata bestearen ordez jauzi egin dezakezue… baino kontuz, ez elkarri zapaldu!

Publikatze data: 2013/01/26

Kinito Music Puzzle

Pantailan duzun App-a musikaren berrogei maixu lanek osatzen dute eta modu berean hauetako bakoitza kolore desberdinetako piezek. Zure helburua kontzertuaren arrakasta lortzea da eta horretarako zuzendaria lagundu beharko duzu koloredun piezak ordenatzen. Joko honetan aurkituko dituzun musikaren historiaren lan ederrek entzumena landu eta musikaz gozatzeko aukera eskeiniko dizute. Beethoven, Mozart, Verdi eta beste konpositore askori esker musika klasikoaren puzzle ezin hobea duzu begi aurrean.

Publikatze data: 2013/08/24
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia