Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 535

Oroimenaren lapurrak

Denboraren makinan bidaiatu, sekta bati aurre egin, Euskal Hiria salbatu... ausartuko al zara? ...2110. urtea, Euskal Hiria. Mikel Z ikertzaileak inoiz izan duen kasu misteriotsuenari egin behar dio aurre: gela sekretu batean 100 urte koman egon den mutilaren kasua. Oroimenaren lapurren biktima berri bat da,  Euskal herriko historian hainbat aldiz deabrukeriak egiten ibili den sekta beldurgarria. Sartu Mikel Z-ren paperean eta ekin abentura grafiko ikaragarri honi!!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Hitzmix

Letren saltsa: Ahalik eta hitz luzeena osatu emandako letrekin. Zifren saltsa: Gai ote zara zenbaki zehatza lortzeko? Hitz-pasa: Asmatuko al duzu hitza definizioa entzunda? Bortz: Zein da bost letrako hitz ezkutua? Hitz-gurutzatuak: Jolastu hitz gurutzatuekin, eta ikus ezazu zenbat maila gainditzeko gai zaren!

Publikatze data: 2005
Joku mota: Heziketa jolasa, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Urpeko erreinuan

Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari... sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ere egin ahal izango duzu.

Publikatze data: 2005
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Letrak jokagai

Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.

Publikatze data: 2006
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Jam riot

Gutako bat zoratu egingo da aurtengo gaia jakiten duenean. Teklatu bati esker Iñakik lehiakide guztiak gaindituko ditu 2014eko Global Game Jam-ean!

Publikatze data: 2015/01/25

Deep quest

Gizateriak planeta berri bat behar du Lurra agortu egin delako. Zure helburua planeta berri hori aurkitzea izango da eta horretarako espazio-ontzi bat gidatuko duzu espazio zabalean zehar.  Mugatutako energia kopurua, bilaketak egiteko radarra eta jaurtiketarako zunda dira eskura dituzun baliabideak. Zure bidean tamaina, erakarpen indar, bizi baldintza eta itxura desberdineko planetak azalduko dira. Guztira bost zunda eta bost radar dituzu.  “R” sakatu jokoa berriz hasteko.

Publikatze data: 2015/01/25

Artaburu disco madness

Larunbata da eta zure lagunekin diskotekako gau oso animatu bat pasatzen ari zara. Pertsona-talde bat begiratzen ari zarela zuen begiradak aurkitu egin dira. Begirada bakar batekin maitemindu egin zarete. Zure lehen urratsa ez da oso ziurra izan, baina bat-batean COB batean bihurtu zara!!! Zer egiten dugu orain?

Publikatze data: 2015/01/25

No more room in Limbo

Hil berri den jaioberria zara baina ezin zara linbora joan ez delako lekurik geratzen. Parke batean utzi zaituzte karma (ez positiboa ez negatiboa) eskuratu dezazun eta era honetan zure ekintzek nora joango zaren erabaki dezaten. Hala eta guztiz ere batzuetan ekintza on batek ondorio txarrak dakartza.

Publikatze data: 2015/01/25

Marcianos in the shadows

Jolastu ahal izango duzun testuko abentura, beste era batera esanda liburu-joko bat da. Hau zientzia-fikzio frikia da. 5 ordutan eta gaztelania hutsean egina, barkatu.

Publikatze data: 2015/01/25

Follow the firefly

Zer da bizitzan benetan garrantzia duena? Zure lagunekin batera bidea ibiltzea.

Publikatze data: 2015/01/25