“Sokoban” estiloko jokoa non eguneroko istorio pertsonal bat kontatzen zaigu. Testuak eta mailen diseinua konbinatuz istorio erreal bat kontatzen duen “cute puzzlea” da. Puzzlescript tresnarekin egindako bideojokoa duzu. Doakoa da baino promozio tuit bat bidaltzea eskatzen du jolastu ahal izateko. Jokoa premisa hau jarraituz egin da: edonork, marrazketa eta programazioa menperatu gabe eta dirurik gabe, bideojoko baten bidez istorio pertsonal bat kontatzeko gai da.
Publikatze data: 2014/09/15Deiar sorginak basajaunen lagunei sorginkeria bat egin die. Lagun iezaiozu sendagai magiko aurkitzen. Denbora gutxi geratzen da. Basajaunen Kondaira euskal mitologian oinarritutako joko dibertigarria da. DBHko ikasgaiak berrikusteko modurik atseginena; Euskara, geografia eta Historiako gaiak landuz.
Publikatze data: 2003Tolosako ihauteriak heldu dira azkenean eta herri osoa dabil parrandan, baina zoritxarrez amama Frantziskaren ardi zuria desagertu da! Nor demontre izan ote da lapurra? Jokalariak detektibe pribatuak izango dira, eta mozorrotuta joango dira pisten bila.
Publikatze data: 2007Mikel eta Maite Albiste egunkariko kazetaria eta argazkilaria dira. Aztarna inspektore ekologistaren desagerketa ikertzen ari dira. Ikerketa honek Euskal Herriko toki ezberdinetara eramango ditu gure bikote protagonista.
Publikatze data: 2007Sei pertsonaia desberdinen artean bat aukeratu. Euskal Herritik zehar bidaiatu eta Bertso-gudu surrealistak biziko dituzu. Zure burua txapeldun izateko gai ikusten duzu?
Publikatze data: 2010'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.
Publikatze data: 2013Quoridoren helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da. Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?
Publikatze data: 2013Molto Vivace joko esperimentalean “musika generatiboak” definitzen du mundua. Esplora ezazu mundu abstraktua eta eman iezaiozu bizitza ikuste-elementuak bilduz. Elementu desberdinak elkartuz tren luze bat sortzen duzun neurrian, soinu-banda dinamiko eta ikuste-esperientzi erakargarria sortuko dituzu.
Publikatze data: 2012TAK-TAK! Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da. Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko. Zure irudi kolekzioa sortu eta Twitter edo Facebook erabilita elkarbanatu itzazu.
Publikatze data: 2007