Molto Vivace joko esperimentalean “musika generatiboak” definitzen du mundua. Esplora ezazu mundu abstraktua eta eman iezaiozu bizitza ikuste-elementuak bilduz. Elementu desberdinak elkartuz tren luze bat sortzen duzun neurrian, soinu-banda dinamiko eta ikuste-esperientzi erakargarria sortuko dituzu.
Publikatze data: 2012CLASH, “em up” japoniarretan (shmup edo STG) inspiratutako “2.5D shooter” espaziala da. Ezaugarri nagusiak: - 40 pantailetako kanpaina modua. - Survival eta buruzagien arteko borrakak dituen erronka modua. - 4 zailtasun maila. - Bertikalean eta horizontalean jolasteko aukera. - Adimen artifizialak kudeatutako etsaiak. - Hilkorrak diren 5 buruzagi. - Trebetasun-sistema. - Ontziaren hobekuntzak. Zure ontzia hobetu eta mailaz igo zaitez. Denbora gehiegi behar duzu buruzagi bat irabazteko? Mina handitu zaizu! Bizkorregi irabazten dizute? Erresistentzia handitu ezazu! Zure arma, balen abiadura, ez...
Publikatze data: 2013“Gubindu” izeneko hezkuntza-bideojokoa: nekazari edo abeltzain on bat izan nahi al duzu? Orduan Nafarroako Aranzadi interpretazio gunea zure lekua da. Bere helburua jokolaria primerako nekazari edo abeltzaina izatea da eta horretarako erabaki pila hartzen ikasi beharko du: landuko duen uzta, labore-lurra aukeratu, kalitate-ziurtagiria lortu, ekoizte-prozesua ebaluatu, salmenta prezioa ezarri, etabar.
Publikatze data: 2012Helburua: gure bizitzan jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan bioaniztasuna da haurrek jorratuko duten gaia. Ezaugarriak: bideojokoak 5 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.
Publikatze data: 2012Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan mugikortasuna da jorratzen duen gaia. Ezaugarriak: bideojokoak 5 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.
Publikatze data: 2010Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan uraren aurreztea eta erabilera arduratsua dira jorratutako gaiak. Ezaugarriak: bideojokoak 6 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.
Publikatze data: 2009Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan etxeko hondakinen murrizketa eta birziklatzea dira jorratutako gaiak. Ezaugarriak: bideojokoak 8 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.
Publikatze data: 2007Jokoaren helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan energia aurreztea da jorratutako gaia. Ezaugarriak: bideojokoak bederatzi proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.
Publikatze data: 2007Joko serio eta simulagailuen bidez laneko arriskuen prebentzioa modu seguruan praktikatu daiteke. Hauei esker langile baten lan baldintza errealen erreprodukzio fidela egin daiteke. 3D eszenatokiek errealismo handiko edozein instalazio eta lan prozesuen erreprodukzioa lortzen dituzte.
Publikatze data: 2012Simulagailu honi esker ekintzaileek enpresa bat sortzerakoan behar duten laguntza jasoko dute. Jokolariek marketing-a, enpresen finantzak, kontsumo masiborako produkzio prozesuak eta beste kontzeptu asko landu ahal izango dituzte. 2011ko Euskal Herriko hezkuntzarako bideojoko hoberenaren saria jaso zuen.
Publikatze data: 2011