Euskal hiztegia lantzeko aplikazio da hau. Bingo baten mekanika hartu egiten du eta Euskararen hiztegia lantzera bideratzen dugu. Aplikazioak 3 joko mota eta 3 testuinguru aurkezten ditu. Alde batetik, janari, objektu eta animalien buruzko hiztegia landu egiten da, eta bestetik, kategoria bakoitzak 3 joko mota edukiko ditu, hiztegia lantzeko bereziki landu direnak. Mota errezenak audioak eta testua eskaintzen du bingora jolastean, erdiko mailak berriz bakarrik testua aurkezten du. Azkeneko maila (zailena) bakarrik audioekin egiten du lan. Bai bakarka, bai binaka jolastu daiteke
Publikatze data: 2017Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.
Publikatze data: 2009Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...
Publikatze data: 2015Aukeratu musika tresna eta entzun adituen aholkuak. Musika, oroimena eta erritmorako sena dituzula erakutsi... eta emaitza izugarriak lortuko dituzu.
Publikatze data: 2008Olentzero gaixorik dago, nork eramango dizkio Euskadiko umeei erregaluak? Lagundu iozu Olentzerori!!!
Publikatze data: 2010Armixek basoko erleei lagundu nahi die, eztia lapurtu diena harrapatzen. Izan Armix 21 eszenatokien zehar eta aurkitu erruduna.
Publikatze data: 2007