Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 12

Xake magikoa

Xakean haritzeko aplikazio honen bidez bakarka edo lagun baten kontra jolastu dezakezu. Jolasteko bi aukera bi eskaintzen ditugu: xakearen fitxa tradizionalekin jokatu dezakezu edo Euskal mitologian inspiratutako fitxekin jokatu dezakezu. Azkenik, aplikazioak Xake jokoaren argibideak dakartza, beraz, jolasten ez badakizu, ikasteko aukera paregabea daukzau orain. Aplikazioak Xakearen historia et Euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutzeko atalak ere baditu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Tweetstorioak

Istorioak idaztea gustokoa daukazu? Orain aplikazio honen bitatez zure istorioak eratu eta lagunekin partekatu ditzakezu. Baina istorioak idazteko beste erabiltzaileen laguntza beharko duzu, izan ere, istorioaren 140 karaktere bakarrik idatzi ditzakezu eta ondoren beste erabiltzaile batek zure istorioa hartu eta jarraitu beharko du. Aplikazio honek hizkuntza erabiltzeko diseinatuta dago, erabiltzaileek euren istorioak idatzi dezakete edo besteen istorioetan parte hartu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Puzzle quiz

Joko honen bidez puzzleak ebazteko eta galderak asmatzeko konbinazioa aurkezten da. Kategoria ezberdinen inguruko galdera bat agertuko da pantailan eta lau erantzun posible. Erantzuna asmatzeko puzzlea osatuko beharko duzu, puzzlean bertan erantzuna agertuko baita. Banaka ala binaka, gailu bera erabiliz, jokatzeko aukera izango duzu zure emaitza ranking batean agertuko delarik eta sare sozialetan partekatzeko aukera izango duzularik. Gainera, joko honen bidez tarte dibertigarri bat pasatzeaz gain, euskal hiztegia lantzeko parada izango duzu, kategoria ezberdinen inguruko hiztegia zaba...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Nor da nor?

Nor da Nor jokoaren euskerazko aplikazioa da. Bakarka edo binaka jokatu daiteke. Joko honetan Nor da Nor joko famatuaren Euskerazko bertsioa da. Pertsonetaz aparte, animaliak eta objektuekin jokatu dezakezu. Bakarka jokatu daiteke baita binaka (gailu berdinean) ere. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 3+

Nekazari guda

Estrategia joko honetan lur sail bat bereganatu beharra daukazu. Lur sail bat bereganatzeko erabiltzaileak minijoko bat gainditu behar du. Binaka ere jolastu daiteke. Lagunen kontra lehiatu zaitez eta hoberenak partida irabazi dezala! (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 3+

Hitzen katapulta

Hitzen katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza, bata bestea baino zailagoa. Guztira 17 pantaila ditu jokoak eta maila bakoitzean agertzen diren hitzek, mailaren testuinguruarekin egiten dute bat. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Hitzak go!

Puzle aplikazio hau Euskara lantzeko aplikazio paregabea da. Puzleak ebazten duten bitartean Euskal hiztegia landuko dute erabiltzaileek. 120 pantaila ezberdinak dituen aplikazio honen bidez gaztetxoek gure bizitzan parte hartzen duten objektu askoren Euskarazko izenak ikasi eta errepasatuko dituzte. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 3+

Hitz bihurriak

Hitz bihurriak jokoan erantzun bat eskatzen zaizu. Bai pantailan agertuko den irudiaren izena, audio batean entzuten den galderaren erantzuna edo pantailan idatziz agertzen den galderarena. Erantzuna emango zaizu, pantailan agertuko da baina letrak desordenatuta egongo dira eta zure egitekoa letra horiek antolatzea izango da erantzun zuzena eman ahal izateko. Galderak gai ezberdinen ingurukoak izan daitezke: teknologia, kultura… gustuko duzun gaia aukeratu dezakezu ala gailuak zoriz kategoria ezberdinen inguruko galderak botatzen uztea. Banaka joka dezakezu zure ezagupenen aurka 5...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: Denak

Gotxi maskota

Maskota bat eduki nahi duzu? Orain maskota birtuala edukitzeko aukera daukazu!! Janaria eman behar diozu, baina elikadura orekatua hartu behar du, okela gehiegi jan egiten badu bere osasuna jaitsi egingo da, eta kontran, barazki gehiegi emanez gero ez du indarrik izango. Kirola egitea ere oso garrantzitsua da, kirolaren bidez bere osasuna hobetuko da. Gainera kirola egiterakoan pozago egongo da gure maskota eta dirua irabazi egingo duzu. Diruaren bitartez maskotarentzako mozorroak erosi ditzakezu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Ezetz asmatu!

Aplikazio honen bitartez zure jakintzak proban jarriko dituzu. Lagunen contra jokatu dezakezu edo aplikazioaren aurka jokatu eta mailaz igo. Bi joko mota ditu: alde batetik Erronken bidez erabiltzaileek mailaz igo egingo dira, eta bestetik Borroken bidez berriz, lagunen aurka jokatu dezakezu eta puntuak irabazi. Puntuen bidez sailkapenaren lehenengo postuan jarriko zara. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+