Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Future world

Apokalipsi ostean girotutako 2D plataforma non bateriak agortu gabe dituen borrokarako robot batek mapa bat esploratu beharko duen desagertutako zibilizazio baten objetuak eskuratzeko. Bere helburua lortzeko antzinean hiri handi eta garrantzitsu bat izan zen aurrietan aurre egingo die izaki mutante batzuei.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Umbra chronicles : The awakening

Umbra chronicles akzio eta abenturazko side-scrolling jokoa fantasiazko steampunk mundu batean garatzen da. Jokalariek Damara hiria hartu nahi duten izaki maltzur batzuen kontra borroka egin beharko dute.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Espejos

Deabruak ispilu magikoa Sergend maltzurrari eman dio. Bertan bere islada begiratzen duena zoratu egingo da, gizon-emakumeen beldur eta pasioak ikusten baitira. Maltzurrek beren gaiztakeria aurrez aurre begiratu dezaketen bakarrak direnez, Sergendek ispiluarekin bere domeinuetan dauden borondate oneko pertsona guztiak akabatu nahi ditu. Bere plana oso azkar betetzen ari duela ikusita, ausardiaz beteta ispilu magikoa herrialdeko monasterio bakarrera eraman du. Bertako monjeak ez dute magia iluna ezagutzen eta ispiluaren boterearen aurrean amore eman dute. Bizirik irten diren gutxiek argi ikusi d...

Publikatze data: 1991
Joku mota: Abentura
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Biomechanical Toy

Scrubby deituriko kriminal batek ihes egin du. Jostailuei bizitza ematen dien pendulu magikoa lapurtzen saiatzeagatik kartzelatu zuten. Relikek, kuku-erloju batek, pendulua zaintzen du baina bat-batean Scrubby agertu eta lapurtu egin du. Zu Inguz heroia zara eta pendulua berreskuratu beharko duzu jostailuen mundu magikoa desagertu baino lehen...

Publikatze data: 1995
Joku mota: Tiro
Plataforma: Placa Motorola 68000
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Risky Woods

Gaizkiaren indarrek Galdutako Lurren jakituria zaintzen duten monje zaharrak harri estatuetan bihurtu dituzte. Galdutako Lurretako jakituria itzuli dadin Roham gerlari gazteak Risky Woods-en barneratu beharko du estatuak bilatu eta monjeak askatzeko.

Publikatze data: 1992
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amiga, Megadrive
Gomendatutako adina: Denak

Bestial Warrior

KERMAN sistema harritsuaren ondoren SAGAR harana aurkitzen da, inguruko etsaien gotorleku handiena. Ez dago gotorlekua erasotuko duen armada, makina edo heroirik. KRUGGER da saia daitekeen pertsona bakarra. Ez da armada, ez makina, ezta heroia ere, «BESTIAL WARRIOR-a» baizik. HELBURUA Hiru lehen sektoreetan zehar kokatuta dauden C70-MAGNUM armaren hiru muntadurak aurkitzea. Arma zure eskutan duzunean, laugarren sektorea, etsaiaren base nagusia, zeharkatu ezazu. GUN-a FX STICKA Bestial Warrior-ek GUN-STICKA tiro sistema txertatu dio bertsio honi. Orain Krugger ez da abenturaren prot...

Publikatze data: 1989
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Comando Tracer

2046an Androindes Inteligentes Industriak (M.O.X.A.T.) DERGON sistema sortu zuen, giza pentsamenduan oinarritzen den inteligentzia artifiziala duen dispositiboa. Inorrek ez zuen espero baino sistema berriak gizon-emakumeentzat  zoritxarra ekarri du: dispositibo inteligenteak XATOR planeta konfederazioan zabaldu dira eta heriotza eta hondamena besterik ez dute ekarri. Arazoarekin bukatzeko modu bakarra dispositiboak dauden planetak suntsitzea da. Helburu hau lortzeko azkeneko hiru urteetan MOXATEK potentzia handiko lehergailuak jarri ditu planeta guzti hauetan. Misioa ez da batere erraza. Armen...

Publikatze data: 1989
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Delfox

ARGUMENTUA: REIVAJ-a zara, Orion nebulosako planeta federazioaren pilotua. Zure misioa  Andromedatik datozen zilon ontziak urrun mantentzea da. HELBURUA: Markagailuan azaltzen diren ontziak suntsitu eta hauek irten diren ontzi inudeari aurka egin iezaiozu abentura eta arrisku berriz betetako fase berri batetara pasa ahal izateko. AHOLKUAK: - Lortzen dituzun 25.000 puntuko Ontzi berria eskuratuko duzu. - Espazio-ontzi inudea suntsitzeko 50 tiro gutxienez bota beharko dituzu.

Publikatze data: 1988
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

SuperBuggy

Bista zenitaleko auto jokoa non ibilgailu bat labirinto batzuetatik barrena gidatuko duzun.

Publikatze data: 1986
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Hundra

Lokik, gezurren jainkoak, Jorund, Iparreko bikingoen erregea, engainatu du  Nornsatarren debekatutako lorategian sartzeko. Gainerako jainkoek, irainarekin suminduta, Lukxeko erreinuan itxi dute. Hundrak, Jorunden  alabak, errua Lokirena dela jainkoak konbentzitzea lortu du, baina ez dute bere aita askatu. Sententzia emanda dago eta ez dute atzera egin nahi, nahiz eta Hundra bere aita erreskatatzeko baimendu duten. Ekintzaren zailtasuna jakinez, Hundrak Kaldar azti  zaharra bisitatu du gomendio bila. Honek esan dio  sartzea zaila bada irtetea oraindik zailagoa dela  eta...

Publikatze data: 1987
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak