Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Letrak jokagai

Mah Jongg motako jokoetan jolasteko aukera paregabea. Fitxa guztiak kentzeko gai ote zara? Helburu hori lortzeko, agertzen diren letrekin hitzak osatu beharko dituzu edota fitxekin bikoteak egin.

Publikatze data: 2006
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Jam riot

Gutako bat zoratu egingo da aurtengo gaia jakiten duenean. Teklatu bati esker Iñakik lehiakide guztiak gaindituko ditu 2014eko Global Game Jam-ean!

Publikatze data: 2015/01/25

Deep quest

Gizateriak planeta berri bat behar du Lurra agortu egin delako. Zure helburua planeta berri hori aurkitzea izango da eta horretarako espazio-ontzi bat gidatuko duzu espazio zabalean zehar.  Mugatutako energia kopurua, bilaketak egiteko radarra eta jaurtiketarako zunda dira eskura dituzun baliabideak. Zure bidean tamaina, erakarpen indar, bizi baldintza eta itxura desberdineko planetak azalduko dira. Guztira bost zunda eta bost radar dituzu.  “R” sakatu jokoa berriz hasteko.

Publikatze data: 2015/01/25

Artaburu disco madness

Larunbata da eta zure lagunekin diskotekako gau oso animatu bat pasatzen ari zara. Pertsona-talde bat begiratzen ari zarela zuen begiradak aurkitu egin dira. Begirada bakar batekin maitemindu egin zarete. Zure lehen urratsa ez da oso ziurra izan, baina bat-batean COB batean bihurtu zara!!! Zer egiten dugu orain?

Publikatze data: 2015/01/25

No more room in Limbo

Hil berri den jaioberria zara baina ezin zara linbora joan ez delako lekurik geratzen. Parke batean utzi zaituzte karma (ez positiboa ez negatiboa) eskuratu dezazun eta era honetan zure ekintzek nora joango zaren erabaki dezaten. Hala eta guztiz ere batzuetan ekintza on batek ondorio txarrak dakartza.

Publikatze data: 2015/01/25

Marcianos in the shadows

Jolastu ahal izango duzun testuko abentura, beste era batera esanda liburu-joko bat da. Hau zientzia-fikzio frikia da. 5 ordutan eta gaztelania hutsean egina, barkatu.

Publikatze data: 2015/01/25

Follow the firefly

Zer da bizitzan benetan garrantzia duena? Zure lagunekin batera bidea ibiltzea.

Publikatze data: 2015/01/25

Breaking Grandpa

Grandpa bere lanetik bota egin dute eta Breaking Bad 24 aldiz ikusi ondoren seriaren protagonista berdindu nahian drogak saltzea erabaki du. Baino bere erara egingo du: haurrei litxarkeriak saldu nahi dizkie.

Publikatze data: 2015/01/25

Baboon!

Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta  abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Plataforma, Puzzle
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), PS Vita
Gomendatutako adina: 3+

Getting the peanut 3D

Tximinoak kuboen artean salto egin eta kakahueteraino iritsi beharko du gelatik irten ahal izateko. Baino giltzak ez du ezer irekitzen eta printzesak jokoa hastera behartuko dizu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak