The Vanishing of Ethan Carter

The Vanishing of Ethan Carter lehen pertsonan kontatutako misterioa da. Erosi joko hau jatorrizko bertsioan eta Unreal Engine 4 birmasterizazioa lortzeko, The Vanishing of Ethan Carter Redux izenekoa....

Publikatze data: 2014

Minimap

MINIMAP, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoen mapa, Tabakaleratik bultzatu eta elkarlanean garatutako proiektua da. Honen bidez, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoak bildu, sarbidea eman eta ikusteko aukera izatea da helburua. MINIMAP egitasmoak mota guztietako bideo-jokoak biltzen ditu: ezagunak, komertzialak, independenteak, artistikoak… era horretan sortzaile guztiek, bai amateur-ak nola profesionalak, beraien lanak gehitzeko aukera dute, guztien gozamen izan daitezen.

MINIMAPen bidez bideo-jokoen informazioa kontsulta dezakezu eta, sortzaileek aukera ematen duten kasuetan, baita jolastu ere.

Bideo-jokoren bat mapan gehituz parte hartu nahi baduzu, irakurri Parte hartu atala.

Eskerrik asko!

Parte hartu

Anima zaitez MINIMAPan parte hartzera!

Horretarako, webean proposatzen dizkizugun urratsak jarraitu eta partekatu nahi duzun informazioa gehitu behar duzu. Kontuan izan Euskal Herrian sortutako bideo-jokoak soilik onartzen ditugula, ondorioz beste lurraldeetan sortutakoak ez ditugu onartuko. Bideo-jokoa edozein jatorri, izaera edo motatakoa izan daiteke, betiere, informazioa gehitzean eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Bideojokoak mapan gehitzeko bi bide daude:

  1. ONLINE (gomendatutakoa). Jolasa gehitu ahal izateko logeatua egon behar duzu. Horretarako lotura honetan egin ezazu klik. Behin logeatua zaudela sar zaitez zure profilean eta jolasa gehitu. Gutxienez hizkuntza batean bete beharko dituzu eremuak. Sistema erraza eta erosoa da eta minutu gutxi batzuetan zure bideo-jokoa mapan ikusi ahal izango duzu.
  • EMAIL : Bideojokoaren inguruko informazioa (bideojokoaren izena, mapan kokapena, egilea(k), deskribapen laburra, etab.) helbide elektroniko honetara bidali: medialab@tabakalera.eus. Informazioa jasotzen dugunean zurekin harremanetan jarriko gara. Nahi izanez gero bideo-jokoa ere bidal dezakezu.

Informazioaren edizioan lanak egiteko eskumena jasotzen du Tabakalerak. Gure asmoa ez da, inola ere, edukien kontrol zorrotza egitea, eta are gutxiago mugatzea, baina bai ahalik eta era egokienean azaltzea. Adibidez, gure editore taldeak edukia guztiak euskaraz, espainolez eta ingelesez ipintzen ditu. Hala ere, iradokizunik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: medialab@tabakalera.eus

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Saioa hasi

Kredituak

Proiektuaren eta webgunearen kudeaketa: Medialab Tabakalera.

Web programazioa eta diseinua: Iametza interaktiboa.

Dena den, MINIMAP jolasean proiektuaren hastapenak pertsona-talde honi eskertu behar dizkiogu: Carlos González (dinamizazioa), Xavier Balderas (Web programazioa) eta Daniel Artamendi, Xavier Balderas, Iñaki Huarte, Iruri Knörr, Arturo Monedero eta Joannes Txabarri beraien ezinbesteko laguntzagatik eta kolaborazioagatik.

Harremanetarako

Medialab Tabakalera: medialab@tabakalera.eus

Medialab Tabakalera

Emakume zigarrogileen plaza, 1

2012 Donostia / San Sebastian
T: +34 943 47 50 50

www.tabakalera.eus