Saihestu itzazu armiarmak haien gainean klik eginez. Armiarmaren bat taularen amaierara iritsi eta kosk egiten badizu dituzun 8 bizitzetatik bat galdu egingo duzu. Gainera pozoiaren eraginarengatik segundu batzuz geldirik geratuko zara. Bizitza bat galtzen duzunean pantailaren ezkerreko goialdean dagoen armiarma gorriak hanka bat galduko du. 8 aldiz kosk egiten badizute partida galduko duzu. Botoiek gorri kolorea dutenean klik egiten baduzu neska torturatu egingo dute. Neskak tortura 8 aldiz bakarrik jasan ditzake eta bizitza bat galtzen duen bakoitzean ezkerreko goialdean dagoen diamante koloredun armiarmak hanka bat galduko du. Neskak zortzi hankak galtzen baditu hil egingo da eta zuk partida galduko duzu. Botoiak berde daudenean sakatzen badituzu tortura aretoko neska salbatuko duzu. Botoi berde bat sakatzen duzun bakoitzean eskuineko goialdean dagoen armiarma urdinari hanka berri bat gehituko zaio. Irabazi ahal izateko botoi berde bat zortzi bider ikutu beharko duzu.
Publikatze data: 12/10/2014
Topaketa:
Hell-Hackathon 2014
Taldea: Jack´s Hell Team
Partehartzaileak: Borja Mateos, Borja Etxegoena, Andrea Conde, Pablo Días de Cerio, David Gracia.
Unity 3d, Reason 5.0, Autodesk Maya, Autodesk SoftImage, Photoshop, Ilustrator.