Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 9

Spider horror

Armiarma itzelak leku guztietatik agertu dira eta zu zara gertuen dagoen militar-basearen deiari erantzun dion bakarra. Base araknidoak aurkitu eta suntsitu beharko dituzu, baina armiarmek ez dizute zure eginkizuna erraztuko.

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Pervert Josemi and the candyass spider

Josemik ezin izan du jaialdiaren presioa jasan.

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Spider duel

Armiarma bat eta hondakin erradioaktiboen upel baten arteko intzestu-harremanaren ondorioz jaiotako bi armiarma mutanteen arteko borroka duzu hau. Irabazten duenak txikitutako planeta baten kontrola lortuko du.

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Spider show

Saihestu itzazu armiarmak haien gainean klik eginez. Armiarmaren bat taularen amaierara  iritsi eta kosk egiten badizu dituzun 8 bizitzetatik bat galdu egingo duzu. Gainera pozoiaren eraginarengatik segundu batzuz geldirik geratuko zara. Bizitza bat galtzen duzunean pantailaren ezkerreko goialdean dagoen armiarma gorriak hanka bat galduko du. 8 aldiz kosk egiten badizute partida galduko duzu. Botoiek gorri kolorea dutenean klik egiten baduzu neska torturatu egingo dute. Neskak tortura 8 aldiz bakarrik jasan ditzake eta bizitza bat galtzen duen bakoitzean ezkerreko goialdean dagoen diamante k...

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Spider run

Runner estiloko joko frenetikoa non bere patu krudelatik ihes egin beharko duen armiarma bat zara. Ez zaitez ito intsektizida-hodei batean.

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

En boca cerrada no entran arañas

Bi jokalari, bat armiarma (intsektua, ez akzioa) eta bestea aretozaina da. Honek bisitariak esna eta armiarma urrun mantentzen saiatu behar da. Armiarmak lo hartzen duen jendea infektatzen du.  

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Terror Moon

Petrolio-zulatzailea zara eta armiarma arraro bat aurkitu duzu izotz-bloke batean. Baino hartu bezain laster ohartu zara ez dala armiarma soila, ilargia armiarmek inbadituko duten etorkizunerako ataria baizik. Haiengandik ihes egin behar duzu bizitza salbatzeko.

Publikatze data: 2014/10/12
Irudia

Aracnofobia

Arcade joko honetan armiarma bat bestearen ondoren erortzen doaz eta soldadu batek hauengandik ihes egin beharko du. Armiarmak akabatzen doan neurrian puntuak metatuko ditu.

Publikatze data: 12/10/2014

Spiders ate my grandma

“Spiders ate my grandma” hain modan dauden lehen pertsoneko Survival Horror-en inguruan txantxetan ari den jokoa da. Armiarma mutante erradiatkiboen inbasio batengandik ihes egin behar duen 80 urteko agure bat zara. Bere biloba Junior behean  itxoiten dauka. Armiarma hauek gauza bakar bati diote beldurra, suari, eta gure amonatxoak eskura daukan guztia erabili beharko du sua egin eta armiarmak urrun mantentzeko. Ez da erronka erraza oso motel dabilen agure batentzat. Ekin iezaiozu abenturari!

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia