Party hard Informazioa eta deskarga

Zure lagunak jaiez jai dabiltza denbora guztian! Beti berdin, holokausto banpiriko bat badator ere! Banpiro mota berezi batekoak dira: egun argiz bizi dira eta gaupasero parrandazaleak gorroto dituzte. Ezin dituzte horrelako festak egin! Gure banpiro arraroek mendekua besterik ez dute nahi. Baino aldi berean zure lagunak zurrutero hutsak dira, leku batetik bestera txikitoak hartzen. Lekuz aldatu baino lehenago zera diote: zer egingo dugu orain? Jokalariak borrokan egin behar du bera eta bere lagunak parrandan dauden bitartean. Mantendu itzazu ahal dituzun lagun gehien ahal duzun denbora guztia. Gaua aurrera doan neurrian pertsona gehiago batuko dira zure festara. Ondo pasa!

Publikatze data: 2015/01/25
Topaketa: Global Game Jam 2015 Irun

Kredituak

Ingumak

Programmer: Luismi Romero. 

Design: Imanol Toro, Aritz Aizpurua, Imanol Pinelo.

Programazioa

Unity.