Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 8

Wolf's howl

Otso bakartia zara. Korrika egin, egin eraso, jan eta hil itzazu ehiztariak!  

Publikatze data: 2015/01/25

Sofa simulator 2015

Beti galdetzen diozu zeure buruari zer egiten duzun denbora guztia sofan botata. Joko honekin Sofa Simulator 2015 txundigarria probatzeko aukera duzu. Zure ipurdiaren mugimenduekin eroso jarri zaitez!  

Publikatze data: 2015/01/25

Random queen

Freedan, Gladys de Wintercape erregina izugarriaren semea da. Benetan ergela da, baina munduan dagoen printze bakarra dugu. Beste lur batzuetako printzesa asko Wintercape-ra joaten dira erregina hil, printzearekin ezkondu eta erreinua gobernatzeko. Baina erreginarekin leialenek amaierara arte borroka egingo dute! Zein da arazoa? Gladys ez dela oso azkarra.  Zentzurik gabeko aginduak eman eta bere jarraitzaileak zeharo nahasten ditu.

Publikatze data: 2015/01/25

Rabbit Ville

Publikatze data: 2015/01/25

Party hard

Zure lagunak jaiez jai dabiltza denbora guztian! Beti berdin, holokausto banpiriko bat badator ere! Banpiro mota berezi batekoak dira: egun argiz bizi dira eta gaupasero parrandazaleak gorroto dituzte. Ezin dituzte horrelako festak egin! Gure banpiro arraroek mendekua besterik ez dute nahi. Baino aldi berean zure lagunak zurrutero hutsak dira, leku batetik bestera txikitoak hartzen. Lekuz aldatu baino lehenago zera diote: zer egingo dugu orain? Jokalariak borrokan egin behar du bera eta bere lagunak parrandan dauden bitartean. Mantendu itzazu ahal dituzun lagun gehien ahal duzun denbora guzti...

Publikatze data: 2015/01/25

Jam riot

Gutako bat zoratu egingo da aurtengo gaia jakiten duenean. Teklatu bati esker Iñakik lehiakide guztiak gaindituko ditu 2014eko Global Game Jam-ean!

Publikatze data: 2015/01/25

Deep quest

Gizateriak planeta berri bat behar du Lurra agortu egin delako. Zure helburua planeta berri hori aurkitzea izango da eta horretarako espazio-ontzi bat gidatuko duzu espazio zabalean zehar.  Mugatutako energia kopurua, bilaketak egiteko radarra eta jaurtiketarako zunda dira eskura dituzun baliabideak. Zure bidean tamaina, erakarpen indar, bizi baldintza eta itxura desberdineko planetak azalduko dira. Guztira bost zunda eta bost radar dituzu.  “R” sakatu jokoa berriz hasteko.

Publikatze data: 2015/01/25

Artaburu disco madness

Larunbata da eta zure lagunekin diskotekako gau oso animatu bat pasatzen ari zara. Pertsona-talde bat begiratzen ari zarela zuen begiradak aurkitu egin dira. Begirada bakar batekin maitemindu egin zarete. Zure lehen urratsa ez da oso ziurra izan, baina bat-batean COB batean bihurtu zara!!! Zer egiten dugu orain?

Publikatze data: 2015/01/25