Odol ihesa Jolastu

Odol Ihesa "Euskal Game Jam 2"-rako gure proposamena da, "Ikuztezina" gaia duena.

Arma biologikoekin ezkutuan esperimentatzen duen enpresa batentzat lan egiten duen zientzialaria zara. Egun batean, berandu arte geratzen zara lanean, lo geratzen zara eta istripuz larrialdiko alarma aktibatzen da, eta horrek esperimentazio-gelaxka guztiak automatikoki irekitzea eragiten du. Orain eraikinetik ihes egin behar duzu esperimentuek harrapatu baino lehen, zorionez arma bat duzu larrialdietan, baina... emango diezu?

Oharra: Egoera onean jokatzeko, "pantaila osoa" botoia sakatu behar duzu.
Oharra2: Windows sistemetarako bertsio deskargagarri bat dago testu honen azpian.

Kontrolak:

W A S D - Mugimendua.
Ezker klika - Tiro egin.

(Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2024
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: 10+
Lizentzia: Copyright
Topaketa: II Euskal Game Jam

Kredituak

Garatzailea: Gaua Games

Programazioa

Unity

Errenteria, Espainia