Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 552

Flying death

Eragin iezaiozu saguzarrari hegan egitea eta sua eta zuziak saihestu itzazu puntuazio hobeagoa lortzeko.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

The padded room

Bideojoko honetan, gela itxi batean esnatzen den neska bat kontrolatu behar dugu. Neskak ez daki zein den bere izena ezta non dagoen ere. Hori jakiteko bidea ireki behar du puzzle batzuk osatuz.

Publikatze data: 2014

Mad (3) rows

Mad3Rows jokoa puzzle erako jokoetan (bereziki Tetrisa) ohitutako pertsonentzat nahiz inoiz ibili ez direnentzat egindako jokoa da. Jokoan, soilik tetris panel bat egin beharrean 2 edo 3 batera egitea proposatzen zaigu, erronka modu adierazgarrian gehituaz.

Publikatze data: 2014

Doctor Shape

Jokoaren mekanika erraza lehendik dauden jokoetan oinarritzen da (Jewells ospetsua), baina faktore berria gehitu zaio: irudi desberdinak sortzea soilik lerroen lekuan. Jokalaria Sanders doktore ospetsuaren lekuan jarriko da, Shapes doktorea izengoitiarekin ezaguna, oso ohikoak ez diren birusen aurka borrokatzeagatik, forma geometrikoetan oinarritutako algoritmo genetikoen bitartez.

Publikatze data: 2014

Aces of glory

Aces of Glory Microsoft Windows-erako egindako rol, ekintza eta zientzia fikziozko bideojokoa da. Jokoa 3000. urtean girotzen da, eta jokalaria 775 Otland humanoidea ordezkatzera eramaten du. Hain zuzen ere, molekula aldetik birsortutako gizakietariko bat da, humanoide bihurtua, haren trebetasuna hobetu eta "Zelularen" eskura egote aldera.

Publikatze data: 2014

Pipe runner

Pipe Runner runner (Bittrip runner, cannabalt,...) erako jokoa da; bertan, helburua da hoditeria baten hasieratik korrika joatea hoditeriaren amaiera arte, maila bakoitzean. Hondakin-urak etsai izango dira, eta jokalaria harrapatzen ahaleginduko dira etengabe (harrapatzea lortzen badu, galduko duzu); era berean, hainbat eragozpen agertuko dira pasabidea moteltzeko.

Publikatze data: 2014

Quizz ball

Trebetasun eta ezagutza joko honetan, erlea erlauntza (puntuak) hazten doa galderak asmatzen ditugun heinean.

Publikatze data: 2014

Panchito Chepas

Panchito Chepas usadio zaharreko Point and Click jokoa da, eta bertan benetako sasikume bezala portatu behar da. Jokoan aspaldiko herri oparo baten historia kontatzen da, orain zikinkerian sartuta geratu dena. Alkatetzat duten despotak zubi-eraikitzailea kontratatu du, urrezko meategi baterako bidea irekitzearren.

Publikatze data: 2014

RGB Labyrinth

RGB Labyrinth puzzle eta logika erako jokoa da; bertan, jokalariak irteera aurkitu beharko du jokoaren segidako mailak osatzen dituzten labirintoetan. Berezitasun gisa, labirintoak 3 osagaik osatzen dituzte: gorriak, berdeak eta urdinak, RGB (Red, Green, Blue) eredua hartuta kolore baten osaera osatzen duten modu berean osatuta egongo balira bezala.

Publikatze data: 2014

Versus

Estrategia-jokoa da, eta txandaka egiten da. Kartak eta 5x5-eko lauki karratuko taularen estrategia nahasten dira. Asmoa da taula-jokoetan hainbeste erabili eta ezagutzen diren bi mekanika horiek joko bakarrean nahastea.

Publikatze data: 2014