Simulagailu didaktiko hau Tecnun-erako (Nafarroako Unibertsitatea) garatu zuten. Berari esker ikasleek kontzeptu guzti hauek ikasiko dituzte: aktiboen operazio eta mantenua, kontrol ekonomikoa, talde-lana, lidergoa eta gatazken ebazpena. Zure helburua fabrika bat kudeatzea izango da, bertan ekoiztutako produktuen salmentari esker ahal duzun diru sarrera handiena lortuz eta zure osasuna zainduz.
Publikatze data: 2012Gure protagonistak beste mundu baterako bidaia dimensionalari ekin dio ezagueraren bila. Baina iritsi bezain laster erroi-saldo forma hartu duen indar ilun batek erasotzen du. Jokoa “shoot em up" bat da eta zuk jaurtigai magiko batzuekin gure etsaiei aurre egin beharko diezu.
Publikatze data: 01-07-2012Proiektu honen ideia, gela batean kokatutako etsaiak xurgatze-makina antzeko bat erabiliz suntsitzean datza. Jokuaren izenak eta etsaien itxurak ideia hontan dute beren jatorria: Nire bizilagun Totoro filmako Hautsaren iratsoa.
Publikatze data: 27-05-2013Gure protagonistak bere subkontzienterako bidaia egingo du. Bere buruan barrendu ahala gainditu beharreko zailtasunak eta erronkak handitzen joango dira. Erronka plataforma non maila bakoitza gainditu beharreko zailtasun berri bat da.
Publikatze data: 2012Practice Your Music musika praktika sustatzen duen aplikazio interaktibo bat da. Musika instrumentu bat jotzen ikasi edo zure teknika hobetu nahi izanez gero, era berri, interaktibo eta dibertigarri baten egin dezakezu orain. Bakardadean egin beharreko saioak ahaz itzazu. Practice Your Music aplikazioarekin zu zeu izango zara protagonista!
Publikatze data: 2013Botere bereziak emango dizkiguten koloreak baliatuz hainbat plataforma kontrolatu ahal izango ditugu. Gainera, kolore hauetariko bakoitzak plataformak modu ezberdinetan mugiaraziko dituzte, betiere hiru dimentsioko ardatzen barruan.
Publikatze data: 2016Joko honetan kartak eskuratu eta bilduma osatu beharko duzu. Jokalaria Gea fakzioko jeneraletako bat izango da eta bere gudarostea eta bataila lerroa antolatuko ditu etsaiak garaitzeko. Nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria da B4G-ren HTML/5 motorrari esker eta bere joko modua Tablet PC-rentzat optimizatuta dago.
Publikatze data: 2014Berdin zaizkizu argi-urteetan neurtzen diren distantzia eta lurraren atmosfera arraroa. Era berean berdin zaizu bidaia hirugarren belaunaldiko OHE batean egin beharra. Eragozpen guzti hauen gainetik argi duzu Unibertsoko automobil gune hoberenera iritsi, han aurkituko dituzun kotxe guztiak bereganatu eta zure planetara itzuli nahi duzula. Kontzesionarioaren gainetik hegan egin eta ahal duzun kotxe guztiez jabetu zaitez. Baino kontuz ibili zaitez! Zu bezalako martetar lapurrek erraza eduki ez dezaten martetarren kontrako minak jarri dituzte nonahi. Egin beharreko gainerakoak ez dira oso zailak,...
Publikatze data: 2011Battle for Asciionekin argi geratuko zaizu dibertsioa dela munduko gauza zoragarriena. Guretzat ahalmen sortzaileak ez du mugarik eta ASCII karakter soilak erabiliz sortu dugun grafismoa ideia honen froga da. Battle for Asciion da egin dugun lanaren fruitua. Old School baten kutsua du eta jolasteko arina eta atsegina. Bere bistaratze estiloa harrapatuko zaitu. Istorioa: Zoltrax jeneralak ihes egin du. Technoroid Inperioarekin elkartu eginda eta Asciion sistema, gizateriaren ominfuel iturri bakarra, bere menpe dauka. Starfleet Defentsa Indarrak Ominguelez hornitzeko iturririk gabe geratu de...
Publikatze data: 2012-2013Etsaiak saihestu itzazu izar preziatuak hartzen dituzun bitartean! Zu ikutua izan gabe bost lortzen badituzu, argazki bat azalduko da. Irudi hauek eskuratzen badituzu zure bidaiaren erreportai bat osatuko duzu! Zer aurkituko duzu joko honetan: - Jolasteko bi modu desberdin. Misio moduan eszena guztiak egin ahal izango dituzu, beste moduak banan banan egiteko aukera eskaintzen dizu. - Etsai eta akzio asko dituzten sei eszenatoki desberdin! Eszena toki gehiago gehituko ditugunez egon zaitez adi iritsiko zaizkizun eguneratzeetara. - Aginte oso intuitiboak. Ez dute axola zure adin eta esperien...
Publikatze data: 2013