Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 13

Contacto ocular

21. Euskal Encounter-erako sortutako bideojoko esperimentala. Teklatu berean bi jokalariek bakarrik jolastu dezakete. Helburua bi jokalariak elkarrekin egotea da hauetatik ateratzen den tximista argi bilakatu arte. Denbora nahikoa pasatu ondoren, lurzoruan atari bat ireki eta hurrengo mailara pasatuko dira.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Marrón en la Euskal

Orain dela ez horrenbeste  party ezagun batean... Ekitaldiaren antolaketaren kolaboratzaile berriari urteko eszena produkzioak jasotzeko ardura eman diote.  Scener guztiek egin duten lana jasotzen dituzten  pendrive-ak garaiz eman dituzte. Kolaboratzaileak bere lana amaitu duela ikusirik atseden hartzera joan da. Partida batzuk jolastu eta partyan buelta bat eman ondoren bat-batean ohartu da pendrive guztiak galdu egin dituela.  Hau hondamena! Ez du pentsatu ere egin nahi zer gertatuko zaion bere lankideak konturatzen direnean. Horrela hasten da bilaketa …

Publikatze data: 2013
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Future world

Apokalipsi ostean girotutako 2D plataforma non bateriak agortu gabe dituen borrokarako robot batek mapa bat esploratu beharko duen desagertutako zibilizazio baten objetuak eskuratzeko. Bere helburua lortzeko antzinean hiri handi eta garrantzitsu bat izan zen aurrietan aurre egingo die izaki mutante batzuei.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak