Aukeratu bilaketa irizpideak

    1985 2025

          Bideo-joko kopurua: 565

          Geoformas

          Behean azalduko zaizun puzzlea goian agertuko zaizkizun piezekin osatu beharko duzu. Piezak, koloreak eta txandaketak aldatu beharko dituzu. Kontuan eduki ezazu bi geruza direla, bat argia eta bestea pixka bat ilunagoa.

          Publikatze data: 25-05-2014
          Irudia

          Hello Donostia

          Sven Thronblard oporretan Donostia ezagutzera etorri den turista suediarra da. Bere elur-orein maiteak bere anaia Olafen esku utzi ditu. Hiria sakontasunean ezagutu nahi du: gastronomia, ohiturak, kultura… Baina bisitatzen dituen leku guztietan arazoak topatuko ditu. Lagun iezaiozu hauek ebazten!

          Publikatze data: 25-05-2014

          Pirates of the Cantabrian

          Santa Clara uharteko urre ezkutua eraman nahi duten pirata batzuk irla setiatu dute. Urrerik gabe geratu ez zaitezen hil itzazu ahal dituzun guztiak.

          Publikatze data: 25-05-2014
          Irudia

          Frozen gunner

          Izoztutako unai batek bere mundua berotu nahi duen gaiztoaren atzetik doa. Egoera hau sahisteko bere hotz/bero pistola erabili beharko du.

          Publikatze data: 25-05-2014

          Return to Castle Urgull

          Croissant jeneral gaiztoaren soldaduek hiria inbaditu dute… berriro. Herritarrek itxaropen bakarra dute: heroi batek gorila mutante gaiztoen gudarostea garaitu eta ikurrina zuri-urdina berreskuratzea.

          Publikatze data: 25-05-2014

          Derby arena

          Bilbotarren eraso batek Donosti Island-en subiranotasuna mehatxatu du eta zu bertan zaude. Ausarten garaia da eta tankeak eta metrailadoreak dituen sukaldarien gudaroste bat antolatu dute Kursaalen. Bilbotarrak alde zaharretik eta Victoria Eugeniatik datozte. Beti nahi izan dute Kursaala bereganatu, baino Gugenheim-arekin konformatu behar izan zuten. Orain erasora pasatu egin dira.  

          Publikatze data: 25-05-2014

          Quoridor

          Quoridoren  helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da.  Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?

          Publikatze data: 2013
          Joku mota: Adimena, Mahai jokoak, Trebetasuna
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: Denak
          Irudia

          Org kill frenzy

          Ez ezazu matxinada onartu! Hauek antzeslekura iritsi baino lehen hil itzazu. ORG-ak eromenez hiltzen du! Jokoa 2004ko abenduaren 24ean egin zen 12. Euskal Encounterreko matxinadaren parodia duzu hau. Egun hartan ehundaka pertsonak kontzertu baten aurka matxinatu ziren , aulkiak jaurtiz eta antzeslekua inbadituz.

          Publikatze data: 2013
          Joku mota: Plataforma
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: 12+

          Duck Hunt

          Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

          Publikatze data: 2013
          Joku mota: Tiro, Trebetasuna
          Plataforma: Android
          Gomendatutako adina: Denak

          Cubitos Powa Mix 0.85

          Tetris arruntaren antzekoa baino ezaugarri berezi batzuekin. Zein da izen hain arraro honen jatorria? “Clay fighters 63 ⅓”-tik datorren txantxa bat da, 1985ean jaio bainintzen.

          Publikatze data: 2013
          Joku mota: Puzzle
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: Denak
          Irudia