The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.
Publikatze data: 2014Hamar mail dituen bideojoko berri honetan aurkituko dituzun pertsonaiekin Celes jaunaren betiko binetekin gehiago gozatu ahal izango duzu.
Publikatze data: 2012Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe; ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...
Publikatze data: 2014Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu. Barneratu zaitez Doctum dorrean.
Publikatze data: 1991Lagunduiozu Trikitxikiri lapurtutako Euskal abestiak berreskuratzen. Sartu zaitez Omako basoaren barrenean, igo zaitez Santa Klarako uharteko itsasargiraino, bilatu Santa Mariako katedralaren barnean. Behin abestiak berreskuratuta, behin eta berriz entzun ahalko dituzu.
Publikatze data: 2010Ez ezazu matxinada onartu! Hauek antzeslekura iritsi baino lehen hil itzazu. ORG-ak eromenez hiltzen du! Jokoa 2004ko abenduaren 24ean egin zen 12. Euskal Encounterreko matxinadaren parodia duzu hau. Egun hartan ehundaka pertsonak kontzertu baten aurka matxinatu ziren , aulkiak jaurtiz eta antzeslekua inbadituz.
Publikatze data: 2013n
Publikatze data: 2013Jokoaren helburua ahal den etsai geihen akatzea da, beraien gainean salto eginez, eta ez uztea beraiek zu akatzea, noski. Etsaia iristen bada pantailaren goiko partean dagoen banderara eta lortzen badu hor egotea denbora nahikoa, galduko duzu jokoa.
Publikatze data: 2013j
Publikatze data: 2013