Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 63

Wig of the dead

Zerbait bereziki gaizki doa AEBetako presidentzia lortzeko Donal Trampu protagonista den erritualean. Berak ‘gizaki’ titulua merezi dutela uste duen guztiak hil egin dira eta Donald Trampuren zombie bertsio batean bilakatzen dira. Bellonce-k bezala, pop izar afro-amerikar bat, beraien aurka borrokatu behar duzu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Tribal ritual

Naryan hainbat arte mistikoren jarraitzaile sutsua ari da bihurtzen. Debekatutako hainbat aztikeria erabiltzeagatik bere tribuak exiliatu egin du. Orain, mendeku bila dabil!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Bad elements

Lau elementuak bahituak izan dira eta Lurra hiltzen ari da. Jaun gaizto eta ezezagun batek bere gazteluak dauzka bahituak. Beren buruak abduzitu ditu eta maltzurkeriaz bete. Horrela, beren gertukoak bidali dituzte zu hiltzera. Zure egitekoa da, shaolin monjea baitzara, elementuak gotorlekutik eta maltzurkeriatik askatzea.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Puzzle hopper

Puzzle Hopper mekanika berritzailea duen jolasa da, puzzleak bukatzen ez diren karrerekin konbinatzen baititu. Jar itzazu piezak ibilbide guztian zehar eta lagundu zure pertsonaia ahalik eta urrutien iristen. Jartzen duzun pieza bakoitza lurrera egokitzen da. Sor itzazu bloke pilak tetris-jokoan bezala. Bide guztian zehar sagarrak jasoko dituzu gero zure pertsonaiari emateko. Sagar bat erabiltzen duzunean, zure jauzilaria geldirik geratuko da jaten duen bitartean. Gogora ezazu sagarrak modu egokian erabiltzeaz ahalik eta urrutiek iristeko! Ikus ezazu nola zure jauzilaria blokez bloke jaitsi et...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Mountain hopper

Denbora librean jolasteko joko aproposa! Joko honetan animali pila daude biltzeko! Mendian zehar egin salto, txanponak bildu eta erabili zortearen makina opari ederrak lortzeko, adibidez pertsonai berriak eta txanpon pila!! Jolasten duzun aldiro ere opariak jasoko dituzu! Mendi tontorrera saltoka iritsi zaitezke, edo zeruraka egin dezakezu salto zure indar guztiekin. Eguneraketa bakoitzean skins berriak eta sorpresa berriak gehituko dira. Ez zara aspertuko!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

La milla de oro

Zure bizitzako froga gogorrenaren aurrean zaude. 12 pub, 12 pinta eta eromena eta alkoholaren abentura handi bat pubez pub.  

Publikatze data: 2016
Joku mota: Arkade, Plataforma
Plataforma: PC DOS
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Drogak
Irudia

Guillotine

Guillotineren prototipoa 2015ean sortu zen Ludum Dare 33rako 72 orduetan. XIV. mendearen erdialdean, norbaitek burua moztu dio borreroari! Bizirik dago eta berreskuratu nahi du! Kontrolatu borrero burugabea, etsaiak hil eta burua eta indarrak lapurtu. Joko bitxia da, burua erabili beharko duzu. Joko hau Euskal Herrian girotua dago eta gure folklorea eta mitoak errespetuz lantzen erakusten saiatuko gara.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+

Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada

Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Adimena, Plataforma
Plataforma: Nintendo 3DS
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Piratekin hizkuntzaren munduan

- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...

Publikatze data: 2001
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa, Plataforma, Puzzle
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+