Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 99

Alarm clock phobia

Erlojuaren alarma itzaltzearen eguneroko abentura da, gure begiak nekez irekita mantendu ditzakegun bitartean.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Fat master race

Joku honetan GabeN jainkoari emateko ahal bezain beste diru eta deskontu lortu behar dituzu. Steam erosketak hasten direnean PC jokalari ororen errituala da. Iturri-kodea hemen aurki daiteke: https://github.com/Skillath/GGJ16.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Alchemist, alchemist, alchemist

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa (TOC) jasaten dituen alkimista batek, berak egiten dituen edabeak saltzetik bizi da. Hori lortu ahal izateko edozein akzio bete ahal izateko erritu bat bete beharko du.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Txalupa

Txalupako gizonari barazkia, ardia eta otsoa ibaiaren beste aldera banan-banan eramaten lagundu behar diozu.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Puzzlea

Puzzlearen zatiak mugitu argazkia osatzeko.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crossy robot

Gustukoak dituzu robotak? Joko honetan robota famatuetan oinarritutako piezak aurkituko dituzu. Lor itzazu pieza guztiak sorpresen makinan eta erronka epikoenak osatzen dituzten pieza epikoenak lortu. Gurutza itzazu ahalik eta gela gehien eta osa itzazu ahalik eta erronka gehien pieza epikoenak lortzeko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Poopin´ rainbows

Ostadar pilotak aurreratzen saia zaitez, pedorreten artean oztopoen gainetik salto eginez.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Mr. Cracksman

Cracksman jauna munduko lapurrik ezagunena da. Erronkak maite ditu eta horrexegatik ari da lapurreta handi bat antolatzen: Richter banketxeko sotoan dauden gangetako ondasuna. Ez dauka zeregin erraza izan ere poliziak bere asmoen berri badaki eta lekua inguratu dute segurtasun-indarrek. Lortzerik al duzu harrapatu baino lehen ganga bakoitzean txanpon bat  eta altxor gehiago? Korri egizu altxorra lortu eta ahalik eta puntuazio altuena eskuratzeko!

Publikatze data: 2013
Joku mota: Arkade, Trebetasuna
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak