Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 7

Ximun

48 orduetan egindako joko honek GameBoy edo GameBoy Colorrean “Simon” joko klasikora  jolasteko aukera ematen dizu.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Geoformas

Behean azalduko zaizun puzzlea goian agertuko zaizkizun piezekin osatu beharko duzu. Piezak, koloreak eta txandaketak aldatu beharko dituzu. Kontuan eduki ezazu bi geruza direla, bat argia eta bestea pixka bat ilunagoa.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Hello Donostia

Sven Thronblard oporretan Donostia ezagutzera etorri den turista suediarra da. Bere elur-orein maiteak bere anaia Olafen esku utzi ditu. Hiria sakontasunean ezagutu nahi du: gastronomia, ohiturak, kultura… Baina bisitatzen dituen leku guztietan arazoak topatuko ditu. Lagun iezaiozu hauek ebazten!

Publikatze data: 25-05-2014

Pirates of the Cantabrian

Santa Clara uharteko urre ezkutua eraman nahi duten pirata batzuk irla setiatu dute. Urrerik gabe geratu ez zaitezen hil itzazu ahal dituzun guztiak.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Frozen gunner

Izoztutako unai batek bere mundua berotu nahi duen gaiztoaren atzetik doa. Egoera hau sahisteko bere hotz/bero pistola erabili beharko du.

Publikatze data: 25-05-2014

Return to Castle Urgull

Croissant jeneral gaiztoaren soldaduek hiria inbaditu dute… berriro. Herritarrek itxaropen bakarra dute: heroi batek gorila mutante gaiztoen gudarostea garaitu eta ikurrina zuri-urdina berreskuratzea.

Publikatze data: 25-05-2014

Derby arena

Bilbotarren eraso batek Donosti Island-en subiranotasuna mehatxatu du eta zu bertan zaude. Ausarten garaia da eta tankeak eta metrailadoreak dituen sukaldarien gudaroste bat antolatu dute Kursaalen. Bilbotarrak alde zaharretik eta Victoria Eugeniatik datozte. Beti nahi izan dute Kursaala bereganatu, baino Gugenheim-arekin konformatu behar izan zuten. Orain erasora pasatu egin dira.  

Publikatze data: 25-05-2014