Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 257

Poopin´ rainbows

Ostadar pilotak aurreratzen saia zaitez, pedorreten artean oztopoen gainetik salto eginez.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Deep dungeon

Ustez kanpora irtenbiderik ez duen ziega batean giltzapeturik eta espektro batek mehatxaturik, bizirik irauten saiatu behar zara eta sakon-sakonean dagoen irteera aurkitzen saiatu behar zara. Baina irteera hori giltzarekin itxita dago eta, beraz, lehenik giltza aurkitu beharko duzu solairutik jaitsi ahal izateko. Zenbat solairu lortuko dituzu jaistea? Irteera aurkitzea lortuko al duzu?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Roguelike
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Nire gorputza barrutik

Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Ferox Anima

Ongi etorri hondarrera! Har ezazu parte beste jokalari batzuen aurkako borruka basatietan! Erabil itzazu zure ehiztari trebetasunak eta eskuratu dituzun ferae-ak zure etsaiak garaitzeko! Treba itzazu zure Feraeak indartsuagoak egiteko eta aukera itzazu beraien trebeziak talde garaiezina osatzeko!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Sorginen kondaira

Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete. Gaueko garaitu ezazu: Gaueko gaiztoa itzuli egin da, eta bere botereekin Euskal Herria ilunpean murgiltzeko nahia dauka. Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etzai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz. Puzzleak osatu itzazu: Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatze...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Giggles: The friendly clown

Mundu hontan gauza gutxi daude kaleko pailazo bat bezain beldurgarria. Trukuak eginez ohinezkoak erakarri eta nahikoa urbil daudenean txititu itzazu, baina azkar ibili zaitez, bestela egoera honek zoratu egingo zaitu.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Indie
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Jam Riot Deluxe

Jam Rioten Deluxe bertsioa da hau. Oraingoan lagun batekin Global Game Jam 2015eko antolatzaileen aurka borrokatu dezakezu eta jokuaren grafista maltzurra garaitu.

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Trebetasuna, Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+

Party Hard Edizio Berezia

Party Hard Global Game Jam 2015ean 48 ordutan buruturiko jokoa da eta Androidera poratua. Zu eta zure lagunak parrandan zaudete baina zombiek gauez lo egitea gogoko dute eta ez dute beraiek molestatzerik nahi. Zu eta zeure lagunekin akabatuko dute bakean deskantsatu ahal izateko. Eragotzi ezazu merezi dutena emanez  zure arma kuttunarekin, iltzedun beisbol batea.  

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC, Android
Gomendatutako adina: 7+

Biopatrol

Biopatrol da Gingko alabartarren proposamen harrigarria. “Txip miragarria” (1987) eta Descent leinuko lehenengo pertsonan gertatzen den ekintza nahasten dituen bideojokoa dugu. Gudu-zelaia: gizakiaren gorputzaren barnealdea. Jokalariak mota askotako esplorazio eginkizunak bete beharko ditu arrakasta lortzeko, mikro-organismoen analisiak eta infekzio eta parasitoen suntsiketa nano-kirurgia prezisioarekin.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak