Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 46

Memento Vivire

Jolasaren helburua da fobiak dauzkaten gaixoei laguntza ematea. Horretarako gaixoaren buruan sartu beharko zara arazoaren errora iritsi ahal izateko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Junk Collector

Zabortegi batean harrapatuta dago errobot bat eta helburua matxuratuak dauden lankideak konpontzea da. Bitartean, segurtasunetik ihes egiten saiatzen da, inguruak patruilatzen dituzten dronetatik, fokuetatik eta segurtasun-zaintzaileetatik datorren argia saihestuz.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Bad elements

Lau elementuak bahituak izan dira eta Lurra hiltzen ari da. Jaun gaizto eta ezezagun batek bere gazteluak dauzka bahituak. Beren buruak abduzitu ditu eta maltzurkeriaz bete. Horrela, beren gertukoak bidali dituzte zu hiltzera. Zure egitekoa da, shaolin monjea baitzara, elementuak gotorlekutik eta maltzurkeriatik askatzea.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Alchemist, alchemist, alchemist

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa (TOC) jasaten dituen alkimista batek, berak egiten dituen edabeak saltzetik bizi da. Hori lortu ahal izateko edozein akzio bete ahal izateko erritu bat bete beharko du.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Random Invocation

Zu eta zure lagunak piramideetara zoazte eta mozkortu egiten zarete. Zoritxarrez, zure lagunetako bat hil egiten da eta laguna berpizteko asmoz, zure nerd-ek Anubis deitzeko erritual bat egiten dute. Baina Jainko bati deitzeak bere zailtasunak dauzka eta,  ez bada formula zuzenarekin asmatzen, beste izaki bat etor daiteke bere ordez. Bila itzazu formula zuzenarentzat osagaiak, nahasi eta izakiak aurkitu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Drogak

Nire gorputza barrutik

Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Jam Riot Deluxe

Jam Rioten Deluxe bertsioa da hau. Oraingoan lagun batekin Global Game Jam 2015eko antolatzaileen aurka borrokatu dezakezu eta jokuaren grafista maltzurra garaitu.

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Trebetasuna, Abentura
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+

WALIKALE: Zein da mundua aldatzeko zure mugikorra?

Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.

Publikatze data: 2015/09/24
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes, Mac OS
Gomendatutako adina: 7+

Zoozoroa

Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 3+
Irudia

Piratekin matematikaren munduan

- Sumendi baten gainean eraikitako kristalezko gela hau zeharkatzea ez da erraza izango, huts egiten den bakoitzean kristalak apurtzen dira eta! Giltza eskuratzeko gai izango zara? - Oraingo honetan taula arraro batzuk izango dituzu aurrean. Ondo begiratu, eta ea simetria-ardatzak aurkitzen dituzun. Ongi erantzuten baduzu sorpresatxo bat izango duzu... - Urrezko zenbakiak eskuratuko nahi dituzu? Horretarako eragiketak ongi egin beharko dituzu! Ez ahaztu tximinoen laguntza ere hor izango duzula! - Gure lagunak hainbat urte psatu ditu kobazulo honetan harrapaturik, baina ez alferrik, azkenean er...

Publikatze data: 2003
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia