Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 41

Hitzen katapulta

Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Altxorraren bila

'Altxorraren bila', 3D-n garatutako gure azken jokoa da. Altxorra aurkitzeko, historia, geografia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko ditugu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: 7+

Minotauroaren labirintoan

'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+

Apple Tree

Apple Tree ez da joko konbentzionala, jokalariak erantzunkizunak hartu beharko dituen alegia interaktiboa baizik. Helburua bere pertsonaia guztiak asetu ahal izateko ongi antolatzea da. Esploratu, egoerak aztertu eta taldean lan egin ezazu zure denborari ahalik eta onura gehien atera ahal izateko. Apple Tree-n egindako akats bakoitzak ikasgai bat dakar.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Hikaru

Hikaru, IOS eta Android plataformetarako sortutako 3D puzzle bat duzu. Hóplay, Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren hirugarren edizioan “Euskadiko joko hoberena” izendatua izan zen.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Aizoku

Aizoku sukodu klasikoaren antzeko jokoa duzu, eta dituen desberdintasunak askoz ere atseginagoa eta originalagoa egiten dute.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

The surfing adventures of Kepa Acero, Artic melting down

Kepa Acero, oraingo honetan, bere belauntzian Artiko inguruko lurraldeetan olatu ezezagunen bila dabilela, belauntziak iceberg baten kontra jo eta uretara erortzen da., baina bere surf taulari esker kostaldera iristea lortzen du. Une horretan hasten da bideojokoa: jokalariek Keparen itsasontzia aurkitu beharko dute, baina ibilbide horretan, beroketa klimatikoaren ondorioz bertako biztanleriak pairatzen ari diren ondoriak ikusi ahal izango dituzte. Beraz, jolastu ez ezik, gizarte baten errealialitatea ezagutzeko aukera ere izango dute jokalariek. Abenturaz, esplorazioz, elkarrizketaz, objektu e...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Vals Panic

Vals publizitate-agentzian ideia bitxi bat izan genuen: gure lan prozedurak joko txiki batean bihurtzea. Eta idea honen gauzatzea oraindik bitxiagoa izan zen! 80eko hamarkadako LCD makina klasiko bat egin genuen! Jarraitu eta burutu beharreko lan prozesua ondoko hau da: Bezeroaren briefing- eta estrategiaren definizioa, aurretiazko zirriborroa, behin betiko diseinu lana eta azkenik lanaren bidalketa paperezko hegazkin polit batean. Zer eskaintzen dizu gure jokoak: - Protagonista kontrolatzeko botoi birtualak - Puntuazio maximoa gordeko dizu - Huts egin gabe 200 puntu egiten badituzu, puntuazio...

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Social Battle

Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean  kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Parchis Stars

Partxis berri eta desberdin honetara jolastera ausartu zaitez! Hau duzu jokalari bat baino gehiagoren artean eta online jolasteko aurkituko duzun partxis dibertigarriena! Dohainik eta publizitaterik gabekoa! Partxis tradizionala goitik behera aldatu duen jokoa. Hauek dira, beste batzuen artean, dituen nobedadeak: Partidak zure gustura pertsonalizatu ditzakezu: aukeratu nahi duzun dado, jokalari eta fitxa kopurua. - Taularen beste aldera joateko dituzun laukiak eta halabeharraren erruleta aktibatu itzazu - Eskura itzazu txanponak zure abatarra pertsonalizatzeko behar dituzun jantzi eta osaga...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia