Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 116

Re-Volt

Bai, Re-Volt Acclaim Entertainment-ek 1999an abiarazitako eskola zaharreko auto lasterketen bideojoko tematikoa da. Oraindik horren atzean komunitate aktibo bat egoteak joko horren balioa frogatzen du. Jokatzen ditugun lasterketa gehienak pista estandarrak dira (Toys in the Hood, Ghost Town, Toytanic, Toy World eta Botanic Garden) eta hilero aldatzen diren pista pertsonalizatuak (PetroVolt, Venice, Rooftops, Helios, Re- Ville, RVTemple, etab.), normalean Toyeca autoa erabiliz (beste batzuk, Humstock izenekoak, eta beste batzuk, Humstock izenekoak).

Publikatze data: 1999
Joku mota: Abentura, Lasterketa
Plataforma: Android, iOS, Linux, PC, Play Station
Gomendatutako adina: 7+
Adin mugaren arrazoia: Jokuak
Irudia

Live Cycling Manager 2

Live Cycling Manager-en jokalari bakoitzak klub bat sortu eta kudeaketa osoa eramaten du: itzulietako izen ematea, txirrindulariak, estrategiak, entrenamenduak, lekualdatzeak eta askoz gehiago. Jokalaria txirrindulari talde profesional baten kirol zuzendari bilakatzen da. Bakoitzak klub bat sortu eta bere gustura pertsonalizatzen du. Nahi dituen txirrindulariak kontratatu, entrenatzaileak, psikologoak, medikuak, mekanikoak… Finantzak kontrolatu eta bere ametsetako kluba kudeatu. Klub bakoitzak denboraldian zehar agertuko diren zailtasunei aurre egin beharko die. Itzuli handiak pre...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Kirola
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: Denak

Don Celes. Viñetas en movimiento

Orain gutako edonork gozatu dezake Don Celes-en 10 maila dituen bideojokoarekin eta betidanik ezagutu izan ditugun pertsonaiekin. Lagundu ezazu Don Celes!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Xake magikoa

Xakean haritzeko aplikazio honen bidez bakarka edo lagun baten kontra jolastu dezakezu. Jolasteko bi aukera bi eskaintzen ditugu: xakearen fitxa tradizionalekin jokatu dezakezu edo Euskal mitologian inspiratutako fitxekin jokatu dezakezu. Azkenik, aplikazioak Xake jokoaren argibideak dakartza, beraz, jolasten ez badakizu, ikasteko aukera paregabea daukzau orain. Aplikazioak Xakearen historia et Euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutzeko atalak ere baditu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Tweetstorioak

Istorioak idaztea gustokoa daukazu? Orain aplikazio honen bitatez zure istorioak eratu eta lagunekin partekatu ditzakezu. Baina istorioak idazteko beste erabiltzaileen laguntza beharko duzu, izan ere, istorioaren 140 karaktere bakarrik idatzi ditzakezu eta ondoren beste erabiltzaile batek zure istorioa hartu eta jarraitu beharko du. Aplikazio honek hizkuntza erabiltzeko diseinatuta dago, erabiltzaileek euren istorioak idatzi dezakete edo besteen istorioetan parte hartu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Puzzle quiz

Joko honen bidez puzzleak ebazteko eta galderak asmatzeko konbinazioa aurkezten da. Kategoria ezberdinen inguruko galdera bat agertuko da pantailan eta lau erantzun posible. Erantzuna asmatzeko puzzlea osatuko beharko duzu, puzzlean bertan erantzuna agertuko baita. Banaka ala binaka, gailu bera erabiliz, jokatzeko aukera izango duzu zure emaitza ranking batean agertuko delarik eta sare sozialetan partekatzeko aukera izango duzularik. Gainera, joko honen bidez tarte dibertigarri bat pasatzeaz gain, euskal hiztegia lantzeko parada izango duzu, kategoria ezberdinen inguruko hiztegia zaba...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Nor da nor?

Nor da Nor jokoaren euskerazko aplikazioa da. Bakarka edo binaka jokatu daiteke. Joko honetan Nor da Nor joko famatuaren Euskerazko bertsioa da. Pertsonetaz aparte, animaliak eta objektuekin jokatu dezakezu. Bakarka jokatu daiteke baita binaka (gailu berdinean) ere. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 3+

Nire baserri maitea

Euskal baserri bat kudeatu nahiko zenuke? Aplikazio honen bitartez zure baserri propioa kudeatu dezakezu. Produktu asko landu ditzakezu eta behin produktua daukazunean azokan saldu dezakezu dirua lortzeko. Diruaren bitartez produktu gehiago produzitu ditzakezu. Produktu bakoitza ekoizteko minijoko bat gainditu beharra daukazu, minijokoaren arabera produktuaren ale, kilo edo litro gutxiago edo gehiago lortuko dituzu. Aplikazio hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Ni ere lehendakari

Uharte baten alkate bat izatea gustatuko litzaizuke? Orain amets hori errealitatean bihurtzeko aukera daukazu. Aplikazio honen bitartez agintearen arazoak jasan egingo dituzu. Uhartearen biztanleen beharrizanak asetu behar dituzu baina ingurugiroa kaltetu barik. Horretarako aurrekontu bat izango duzu. Biztanleek hurrengo beharrizanak asetuta ikusi nahi dituzte: Enplegua. Etxebizitza. Ura. Energia. Garraiobideak. Elikadura. Telekomunikazioak. Etab. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Nekazari guda

Estrategia joko honetan lur sail bat bereganatu beharra daukazu. Lur sail bat bereganatzeko erabiltzaileak minijoko bat gainditu behar du. Binaka ere jolastu daiteke. Lagunen kontra lehiatu zaitez eta hoberenak partida irabazi dezala! (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 3+