Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 14

Baboon!

Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta  abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Plataforma, Puzzle
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), PS Vita
Gomendatutako adina: 3+

Ni ere musikari

Aukeratu musika tresna eta entzun adituen aholkuak. Musika, oroimena eta erritmorako sena dituzula erakutsi... eta emaitza izugarriak lortuko dituzu.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Heziketa jolasa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+

Olentzerori laguntzen

Olentzero gaixorik dago, nork eramango dizkio Euskadiko umeei erregaluak? Lagundu iozu Olentzerori!!!

Publikatze data: 2010
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+

Armix Baso magikoan

Armixek basoko erleei lagundu nahi die, eztia lapurtu diena harrapatzen. Izan Armix 21 eszenatokien zehar eta aurkitu erruduna.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+
Irudia