Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 264

Syzygy: The Power of the Eclipse

SYZYGY: The Power of the Eclipse, adin guztietarako plataforma eta puzzleen abentura exotikoa da. Hiru dimentsioko plataforma joko honetan Itzel eta Itzenne heroien leinuko neba-arrebek antzinako gaizkiari aurre egin beharko diote Sizigia gertatu aurretik.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), PlayStation 5 (PS5)
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Avani

Basoan antzinako ezpata bat aurkitu ondoren, Avani protagonista iletsuak aspaldi kaiolatutako izaki zital bat askatzen du ustekabean. Batu zaitez abenturazko jolas honetara, lurralde usteldua esploratzean, barruan ezkutatzen den gaizkiaren aurka borrokatzean, eta izpiritu kaotikoa geldiaraztean, mundua suntsitu baino lehen.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

SuperTux

Korrika eta saltoka ibiltzen da mundu eta pantaila ugaritan zehar, etsaien aurka borrokatuz, haien gainera salto eginez, behetik joz edo objektuak jaurtiz, indartzaileak eta beste gauza batzuk bidean hartuz. Historia moduaz gain, maila asko eskuragarri daude osagarri gisa edo komunitateak irekitako online foroetan. Edonork lagun dezake eduki horiek garatzen, mailen editore integratua erabiliz.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Barraka

Barraka plastilinazko puzle eta abentura joko txikia da. Bertan herri txiki bateko barraka sorginduak esploratuko ditugu pertsonaia xelebreak eta erronka desberdinei aurre eginez. Autotxokeak, etxe sorgindua, wakamolea, ispiluen aretoa baita zirku bat ezagutzeko aukera dugu! (Jatorrizko deskribapena)  

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura, Puzzle
Plataforma: Android, iOS, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Wikitribia

'Tribialeko karta-joko' gisa definituta, joko erraz bat da. Funtsean, pantailan agertuko zaizkigun une historikoak ordenatu beharko ditugu. Mekanika erraza duenez, jokoa mendekotasuna sortzeko harrizkua ere badu.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS, PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Pong Idle

Jokatu pong-a modu berrasmatuan. Hau pong jokoan oinarritutako joko inaktibo inkremental sinple bat da. Jokatu pong-a eta erosi hobekuntzak baloi gehiago, pala handiagoak, konboak eta gehiago lortzeko, gero eta gehiago lortzen jarraitzeko. Noraino eraman dezakezu?

Publikatze data: 2022
Joku mota: Arkade
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Waves Out!

Waves Out! Plataformen bideo-jokoa da, familian gozatzeko. Magnetin-en istorioa aurkezten du, botere magnetikoak dituen pertsonaia ausarta. Botere horiek agertoki desberdinetatik igarotzeko eta proba guztiak gainditzeko funtsezkoak izango dira.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Pokemon Ruby

Ahalik eta pokemon basati gehien harrapatu Littleroot hiri berrian. Hiria arakatu eta misterioak eta trebetasunak deskubritu izaki eder horiek hazteko eta beti amestu izan duzun pokemon maisu bilakatzeko. Beste pertsonaia batzuekin borrokan sartu ahal izango zara zure hirugarren belaunaldiko pokemona prestatzeko.

Publikatze data: 2003
Joku mota: Abentura, Rol
Plataforma: Amstrad CPC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Pile Up!

Pile Up! - Box by Box! Joko honek familia osoarentzat diren 3Dko plataforma-joko kooperatiboaren baldintza guztiak betetzen ditu. Salto egin, jaitsi behera, jolastu elkarrekin eta eraman karga!

Publikatze data: 2021
Joku mota: Akzio-abentura, Plataforma
Plataforma: Nintendo Switch, PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: Denak

Papers, please

Zorionak! Urriko laneko loterian aukeratua izan zara. Aurkeztu zaitez berehala Onarpen Ministerioan, Grestineko muga-postuan. 8. motako etxebizitza emango zaizu Ekialdeko Grestinen, eta bertan hartu ahal izango du ostatu familiarekin batera.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Indie, Puzzle, Simulazioa
Plataforma: iOS, Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: Denak