Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 96

Ezetz asmatu!

Aplikazio honen bitartez zure jakintzak proban jarriko dituzu. Lagunen contra jokatu dezakezu edo aplikazioaren aurka jokatu eta mailaz igo. Bi joko mota ditu: alde batetik Erronken bidez erabiltzaileek mailaz igo egingo dira, eta bestetik Borroken bidez berriz, lagunen aurka jokatu dezakezu eta puntuak irabazi. Puntuen bidez sailkapenaren lehenengo postuan jarriko zara. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Euskal futbol kopa

Futbola eta kultura bateratzen duen aplikazio honetan erabiltzaileek bakarka edo euren contra jokatu dezakete. Euskal Kopa irabazteko gai zara? pase bakoitza egiterakoan galdera bat agertuko da, asmatuz gero pasea zure jokalarira helduko da, baina kale eginez gero arerioak hartuko du baloia. Golera botatzerakoan ere galdera bat erantzun beharko duzu. Aplikazioan bakarka edo beste erabiltzaileen aurka jokatu dezakezu, baita zure taldea sortu ere.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Erronkaren erruleta

Erruleta honen bitartez lagunen aurka jolastu dezakezu. Erruletak zenbait gairen inguruan galderak bota egingo ditu, gai baten galdera asmatzerakoan gai horren ikurra irabaziko duzu. Ikur guztiak lortzen dituen erabiltzaileak partidaren irabazlea izango da. Baina, kontuz, ikurrak lapurtuak izan bait ahal dira.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Edabearen bila

Madarikazio batek herria hartu du eta basoko espirituaren bila joatea erabaki dute haiek lagunduko dituelakoan. Espirituak badaki zer egin behar duen, edabe magiko bat prestatu behar du herria askatu ahal izateko baina… ez ditu behar dituen osagai guztiak. Hiru falta zaizkio! Neba-arreba bikotea haien bila joan beharko da mundu osoan zehar bidaiatuz, baina ez da erraza izango. Milaka arrisku dira haien zaien! Osagaiak lortzen ez badituzte herria betiko geldituko da harri bihurtuta, horregatik osagai bakoitza lortzeko dauden arriskuei aurre egin beharko diete haien ausardi guztirek...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Mundupoly

Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Super crazy painting

Protagonista, haur “berezia”, modu ezberdinenan margotzeko kuadernoa aurkitu du, Necronomicón-a. Plastidecor-ak eskuartean, bere sorkuntza martxan jartzen du eta orrietan adardun monigote bat marraztu du, zeinek bizitza hartu duen.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Slender Island

Survival horror berria, Slenderman pertsonaian oinarrituta. Slender uhartera iritsiko zara barkuz, eta irlan zehar ibiliko beharko duzu, Slendermangandik ihes egiten, irlatik ihes egiteko behar dituzun 8 dokumentuak bilatzen dituzun bitartean.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Survival horror
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Crossy football zombies

Esplora ezazu hiri amaiezin bat zonbiak akabatuz, errepideak gurutzatuz eta ibaietan salto eginaz. Murgil zaitez zonbiz betetako hiri batean eta gurutzatu errepideak kotxez, kamioiez… Jolastu zaitez argiztapen ezberdinetan zehar jan nahi zaituzten zonbien hordetatik ihes egiten duzun bitartean bitartean. Erabil ezazu tiroketaren kontrol berritzailea eta jo ezazu baloia modu erabat librean. Proba ezazu mekanika fresko eta intuiziozkoak nahasten duen Minecraft erako jolas hau. Ez ezazu gehiago itxaron, proba ezazu arcade jolas hau eta salto egizu gelditu gabe eta bidean aurkitzen di...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+

Ferox Anima

Ongi etorri hondarrera! Har ezazu parte beste jokalari batzuen aurkako borruka basatietan! Erabil itzazu zure ehiztari trebetasunak eta eskuratu dituzun ferae-ak zure etsaiak garaitzeko! Treba itzazu zure Feraeak indartsuagoak egiteko eta aukera itzazu beraien trebeziak talde garaiezina osatzeko!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+